Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Libertimendua - Otsail Ostegunak

Libertimendua%20-%20Otsail%20Ostegunak

Libertimendu arrakastatsua Donapaleun

Giro ezin hobean iragan da aurtengo Libertimendua Donapaleun joan den igandean. Aroa lagun, jendea nunbre handian hurbildu da Burgaintzi eta zirtzilek animatu ikuskizunerat. Urtean zehar gertatu gaiak ederki jorratuak izan dira hala nola EHZk Arberatzen antolatu duen festibala, euskal munduko tirabirak, Donapaleuko Herriko Etxeko harat hunatak eta laborantza munduko kezkak. Bazen denendako, horiek denak umore onean.

Miren Artetxe eta Bittor Thicoipe bertsolariek beren maneran abestu dituzte zirtzilek jorratu gaiak. Publikoak bere irri eta esku-zartekin erakutsi du Amikuzen ere Libertimendua hitzordu garrantzitsua bilakatu dela.

Ondotik, 250 bat pertsona bildu dira Airetik gelan Amikuzeko ikastolak prestatu bazkarian. Gaitamik animaturik, arratsaldea ederki bururatu da kantuz giro ezin hobean.

Otsail ostegunak: "Kabalkaden egiteko motibazioak"

Otsail ostegunetako hirugarren hitzaldia kabalkadari dedikatua izanen da ostegun huntan. Huna nola Zabalikek aurkezten daukun gaia.

"Peio Berterretxe antzerkigileak, hainbat kabalkada, Libertimendu edo gela-antzerki gidatu ditu azken urteetan. Lekorneko kabalkadaren karietara, inkesta xehe bat burutu du parte-hartzaileen motibazioen ikertzeko. Kabalkaden fenomeno hau azkartu da azken hamarkadetan, eta urte guziz han edo hemen bat edo beste egiten da. Bultzatzaileek aitzinean ematen dituzten motibazioen artean, hizkuntzari, herriaren biziberritzeari, edo ikusgarrigintzari lotuak direnak entzuten dira irratietan. Zer diote parte hartzaileek berek, zenbateko pisua dute hondarrean helburu horiek elkarrekin pasatzen duten urte bateko sukar hortan, zenbatekoa ondotik,...? Galdera horiek ditu harrotzen antzerkilari ikerlariak desmartxa inedito honetan. Eta agian, urrunetik intxaurrekin gertatzen dena, hurbildu doi urritzen joanen diren jakinen ote dugu? Ikusiko!"

Hitzordua Donapaleuko Touzaa etxean emana da ostegun huntan (20:30). Hitzaldiaren ondotik, baso baten inguruan solasean segitzen ahalko dugu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016