Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Otsailaren 20a

Ihauteriak

Ihauteriak

Bi asteburu potolo bizi zituzten bardoztarrek! Lehenik, otsailaren 8an larunbatean, euriak eta hotzak ez zituzten beldurtu gure ihauterietako Kaskarotak, maskak eta musikariak Bardozeko etxetan zehar kantuak eta dantzak egiteko. Egun guzian, eta gauean berant arte, bardoztarrek taldea biziki ongi errezibitu zuten, matahamiak, bixkotxak, lukainkak edo edariak proposatuz.

Pasa den asteburuan berriz, bainan aldi huntan eguzkiarekin, talde horrek bukatu zuen bere itzulia larunbat goizean, Lambert eta Arbinoritz kartierretan pasatzean, aitzineko asteko giro on berarekin.

Arratsaldean, herriko plazan pertsonaia guziek desfilatu zuten, baita musikariek, zaldiek, ikastolako haurrek eta joaldunek ere.

Zanpantzar auzitegira ekarria izan zen, eta, hainbeste gaiztakeria entzutean, auzitegiaren lehendakariak haren kontrako zigor handiena ofizialki deklaratu zuen: Lo huec! Sutara! Eta dantzariek "sua ipurdian dantza" dantzatu zuten erretzen ari zen kondenatuaren inguruan.

Gero, gaualdia segitu zen kantuz Bardozen Kantuz elkartearekin, eta dantzan Punpeka taldearekin.

Foyer de Bardos elkarteak eskerrak eman nahi dizkie ateak ideki zizkieten guziei, eta hitzordua emaiten die heldu den urtean, horrelako momentu goxoak berriz partekatzeko!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016