Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Otsailaren 20a

Udako lanak - 1.200€ko emaitza hazkurri laguntzaren alde - Auzotegia marraztu - Urdazuriko Bartak

Beharretan direnei laguntza ekartzen dieten eragileak
Beharretan%20direnei%20laguntza%20ekartzen%20dieten%20eragileak

Udako lanak

Hiriak udako sasoilariak enplegatzeko deialdia abiatzen du gazte-animaziorako, aisialdi zentroan eta Club Donibane egituran, elbarrituen hondartzan aritzeko, garbiketan eta ostalaritzan, zerbitzu teknikoetan (garbiketa, hondartzak, berdeguneak) eta hirizaintzan. Hautagaitza aurkezteko, argibideen orria eskuratu daiteke www.mairie-ciboure.fr webgunean edo Herriko Etxeko harrera gunean paperez. Otsailaren 21a baino lehen, orria osatu eta curriculuma eta motibapen gutuna helarazi behar zaizkio jaun auzapezari: mairie@mairiedeciboure.com.

1.200€ko emaitza hazkurri laguntzaren alde

Rotary Club eta Lions Club Infante elkarteek hazkurri laguntza zerbitzuari zuzendu 1.200€ko txeke bat eman diote Ziburuko auzapeza eta sozial zentroaren lehendakariari. Joan den abenduan, Ziburuko elizan, sozial zentroaren faboretan antolatu Eguberriko kontzertua kari bildua izan zen dirutza hori. Behartsuen aldeko elkartasuna maiz erakusten duten bi elkarteak eskertuak izan dira.

Ohar gisa, hazkurri laguntzaren zerbitzuak 50 bat familia zenbatzen ditu, hots Ziburuko 115 pertsona hartzaile, zoritxarrez azken hiru hilabete hauetan emendatuz doan zenbakia (+%22).

Auzotegia marraztu

Encan eremua auzotegi berria asmatzeko ikerketa batzuen gaia izaten da. Proiektuak bizitegi helgarriak, saltegiak, zerbitzuak eta enpresak barne hartuko ditu. Gaurko gazteak bertako biharko biztanleak izanen direla eta, herriak hitza hartzera gomitatzen ditu haien iritzia, beharrak, itxaropenak ager ditzaten, bizia, gizaki mailakoa, bere historiari lotua eta hiriari idekia izateko xedea duen auzotegiari buruz. Hiriak 12-18 urte arteko gazte guziak lagun arteko tailer goxo batera gomitatzen ditu. Otsailaren 26an iraganen da Ziburuko mediatekan.

Urdazuriko Bartak

Natura-gune zaurgarri gisa sailkatuak izan direnetik, Urdazuriko Bartak Ziburu, Donibane Lohizune eta Azkaine herrien arteko kudeaketa plan baten gaia izaten dira. Horren harira, aste osoan zehar, Adeli gizarteratze obralariak eta Senpereko laborantza-lizeoko ikasleek lanak egin dituzte: baccharis espezie inbaditzailea errotik kentzea, urmaelaren maila hobeki kudeatzeko obra hidrauliko ttipi bat zaharberritzea eta kate bat ezartzea gunearen sarreran, legez kanpoko botatzeak murrizteko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016