Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Kantaldia

Usaia duten bezala, aiziriztarrek gomita zabaltzen dute herrian antolatzen duten kantaldian parte hartzerat. Hiru talde ariko dira, lehenik Menditarrak talde ezaguna. Hor ikusiko ditugu Guy Saldubehere, Frantxoa eta Jeannot Juanikotena, Roger Ourthiague, Dominique Gascue eta Battitt Landart. Jada usu ibiliak dira hemen eta jendeak biziki maite ditu beren boz loriagarriekin. Bigarren taldea, Gaëlle Aurélie taldea dugu, bi emazte kantari trebatuak hiru musikari onekin. Hirugarren taldea ez da oraino segurtatua. Ondoko astean jakinaraziko dugu. Sartzea kitorik denentzat. Sala berotua izanen da behar izanez.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016