Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Otsailaren 20a
Mintzaldi-elkarrizketa - Ihauteriak - Odol emaitea - Dantza tailerra
Mintzaldi-elkarrizketa
"Eskolan euskara (eta euskaraz) ikasi" izanen da Maite Lagrenade eta Beñat Lascano irakasleek eskainiko duten mintzaldiaren gaia ostiral huntan, otsailaren 21ean, Sanoki gelan (19:00). Erakaskuntza elebiduntasunaren onuren aipatzera gomitatu ditu Herriko Etxeko euskara batzordeak. Sartzea urririk izanen da, eta elkarrizketa ere sor daiteke entzule eta hizlarien artean.
Ihauteriak
Ihauterietan gaude bete-betean! Kaskarotak etxez etxe hasi dira herriko auzoen itzulia egiten. Jada asteburu bat pasa da, bi falta dira. Huna nundik nora ibiliko diren heldu den asteburu huntan: larunbatean, otsailaren 22an, goizeko 9:00tarik goiti abiatuko dira Olhasur auzotik, eta ondotik kurrituko dituzteElizaldia-Gixontoneko inguruak, lehengo postako inguruak, Panekauko bidea, Oilomokoenia, Xoko berria eta Larrainarteko bidea. Igandean, otsailaren 23an, 9:00tatik goiti bisitatuko dituzte Txistulari, Indianoenia, Predonia, Lezetakoborda, Burkaitz, Estebenborda, Soldatenborda, Xelakoborda, Gerasto eta Xilarrenia.
Ondoko astean izanen da hirugarren eta azken asteburua, San Pantzarren auziarekin.
Odol emaitea
Odol emaitea otsailaren 26an eta 27an, asteazken eta ostegunez Sanoki gelan, (15:30-19:00).
Dantza tailerra
Itsasuarrak batasuneko Itsas'arin taldeak "La bourrée" dantza tailerra antolatzen du otsailaren 28an ostiralez (19:00), Sanoki gelan. Ondotik, dantzaldia Folkablok eta Patxi eta Konpania taldeekin. Ogitartekoa eta edaria tokian berean.
Prezioa 5€. Izen-emateak helbide elektroniko bidez: itsasarin@gmail.com.










