Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Otsailaren 20a

"Brain ball" burua mugimenduan - Pantzo man show

Brain%20ball%20burua%20mugimenduan%20-%20Pantzo%20man%20show

"Brain ball" burua mugimenduan

Aktibitate dibertigarria proposatua da, "Brain ball" deitua, musikarekin gorputza mugitzeko eta burumuinak lantzeko tailerra da. Martxoaren 6an Hodi Aldean zer den jakiteko tailerra proposatua da kitorik. Adinetakoentzat goizarekin iraganen da (10:15-11:30), heldu, nerabe eta haurrentzat arratsaldean (14:30-16:00). Interesatuek izena eman behar dute 06-86-47-19-29 deituz edo dermit.florence@wanadoo.fr bidez.

Pantzo man show

Martxoaren 8an (20:30), Hodi Aldean Pantzo Hirigaray baigorriar artista famatuak bere ikusgarri umoretsua eskainiko du. Aitzin eta ondotik ostatua idekia izanen da. Lekua atxikitzeko sms igorri 06-95-06-92-50 numerora. Sartzea 10€ helduentzat eta 13 urte petik 5€. Ez duda, etorri irri egitera!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016