Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Otsailaren 20a
Erakusketa
Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak antolaturik, Eliane Heguiaphal eta Gonzalo Etxebarriaren "Mozorro" erakusketa ikusgai da La Rotonde gelan.
Bi artistek berrogeita hamar bat obra aurkezten dituzte neguko bestak, ihauteriak eta mozorroak gaitzat hartuz. Gaiak jatorrizko irudiaren eremuz kanpo aurkeztuak dira, eszenografia eta estetika inoiz bistatik galdu gabe. Erakusketa urririk da. Martxoaren 23a arte ikusgai da, asteazkenetik igandera (14:30-19:00) eta larunbatetan (10:00-12:30/14:30-19:00).











