Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Otsailaren 20a
Baionan Kantuz - Argazkilaritza - Bertso afaria
Baionan Kantuz
Otsailaren 22an Baionan Kantuz ospatuko da bai eta Baionako Ihauteriak. Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denek Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, egun hortako Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera. Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jantziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike, "Trapu zaharrak" Iparragirreren kantuarekin besteak beste www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus webgunean jada zintzilikatua den kantu zerrendan ikusiko den bezala. Bestalde Eñaut Etxamendik Eñaut Larralderekin emaiten zuen "Ama zer duzu nigarrez" kantua ere estreinatua daike, Baxe Nafarroako bikote mitikoa gogoan. Ihauteriak hala manaturik, Baionan Kantuz Roland Barthes gunean iraganen da eta euria balitz, Albert 1er eskolan.
Argazkilaritza
Otsailaren 23an igandez (10:00-17:00), "Argazki & Feldenkrais" tailerra iraganen da Kattalin Etxeberrirekin. Egunak 50 eta 70 euroren artean kostako du. Izenak emateko: nahiagarat@gmail.com.
Bertso afaria
Otsailaren 28an ostiralez (20:00), bertso afaria iraganen da Kalostrapen, Amets Arzallus eta Sebastian Lizaso bertsulariekin. Gai emailea Ortzi Murua izanen da. Lekuak atxikitzeko: 05-59-52-94-70.











