Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Otsailaren 20a

Besten afixa lehiaketa - Euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa

Iazko afixa
Iazko%20afixa

Besten afixa lehiaketa

Hiriburuko besten hurrengo afixa hautatzeko lehiaketa ospetsua itzuli da! "Si on peignait" elkarteak antolaturik, 100 euroko saria irabaziko du afixa hoberenak. Kontuan hartu behar da Hiribururen koloreak horia, urdina eta xuria direla, 3 buruko dragoia dela sinboloa eta bestak Plaza Berrin iragaitekoak direla. Afixan, "Hiriburuko pestak" eta "Fêtes de Saint Pierre d'Irube" agertzea beharrezkoa da, bai eta data (2025eko ekainaren 27, 28 eta 29a). Portretan eta A4 formatuan izan beharko du. Afixa marie.bonnet.sop@gmail.com mailara bidali behar da martxoaren 7a aitzin.

Euskarazko antzerki eta dantza ikastaroa

Otsailaren 24tik 28ra iraganen da ikastaroa, denei idekia 8 urtetik goiti. Ametza ikastola aterpetzen duen kulturgunean izanen da. Izena euskarazbizihiriburun@gmail.com mailaren bidez eman behar dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016