Ba ote dakixu? | 2025eko Otsailaren 20a

Auschwitz-Birkenau (À‚'¾)

Gilen Bacho

Auschwitz I-eko sartzea, "Lanak libre uzten zaitu" inskripzio zinikoarekin
Auschwitz%20I-eko%20sartzea_%20Lanak%20libre%20uzten%20zaitu%20inskripzio%20zinikoarekin

1942ko udan, gero eta judu gehiago deportatu ziren Auschwitz-Birkenaura (Vel d'Hiv-eko sarekada memento horretan gertatu zen). Birkenaun, SSek bigarren gas ganbara baten eraikitzea erabaki zuten, beste etxalde batean. Gainera, tifus epidemiaren ondotik, SSek Erfurt-eko "J.A. Topf et Fils" enpresari lau krematorium (gas ganbarekin, arropak kentzeko gela eta "labe" zenbait) eraikitzea manatu zuten, eta 1943ko ekainerako eginak izan ziren.


"Ihes egitea ezinezkoa zen"

Instalazio horiekin, naziek, 24 orenez, 3000 jende gasez ito eta 4800 gorputz erre zituzten. Hautsak eta hezur porroskak suntsituak izan ziren eta errekara botatuak edo ongarri bezala erabiliak. Auschwitz-Birkenau infernu bat zen, infernu bat nondik ezin zen ihes egin. Berriz Ginette Kolinkaren lekukotasunari pentsatzen dut, ikasle batek galde hau egin ziolarik: "Zergatik ez duzu Auschwitzetik ihes egin?" Erantzun zion: "Auschwitzetik ihes egitea ezinezkoa zen!" Egia da, dena erraiteko, 1944ko udan bi deportatuk, Edward Galinski poloniar preso politikoak eta Mala Zimetbaurn belgiar juduak, Auschwitzetik ihes egin zutela baina bi aste berantago Gestapoak arrastatu zituen eta hil. Alemaniarrek, Auschwitzeko kanpamenduak burdin hari ziztadunez osoki inguratu zituzten. Gainera, mirador eta soldadu anitz baziren "muga" horren zaintzeko (eta tirokatzeko abisurik gabe). Auschwitzeko gunea kanpoko mundutik bakartua zen. 1940tik aurrera, lehen deportatuakpoloniarrak eta preso politikoak izan ziren (eta hori lau urtez, Varsoviako jazarraldiraino, 160.000 preso orotarat). Bigarren denbora batean, buhameak (23.000), sobietar gerlari presoak (15.000), Jehovahren lekukoak eta homosexualak. 1942tik aurrera, ehun milaka judu ziren deportatuak izan.


Esperientza kriminalak

Deportatu guziak matrikulatuak ziren (zenbakia tatuatua zitzaien). SS medikuek denak ikertzen zituzten eta deportatuen geroa erabakitzen zuten. Erran bezala, sustut bi posibilitate baziren: gas ganbaretara edo lan bortxatura igorriak ziren. Baina, hirugarren posibilitate bat ere bazen: "cobaye" bat izatea mediku esperientzia kriminalentzat. 1942ko bukaeran, Carl Clauberg medikuntza irakaslea Auschwitzen instalatu zen esterilizazioari buruzko esperientziak egiteko, Horst Shumann medikuarekin, naziek hastiatzen zituzten populuak biologikoki deuseztatzeko. 1943ko maiatzetik goiti, Mengele filosofia eta medikuntzako doktoreak biritxi eta nanoeri buruzko ikerketak eraman zituen eta ere begietako irisari buruzkoak. Bere "esperientziak" buhame eta juduekin eramaten zituen, krudeltasun handiarekin. "Azterketa" lazgarri horiek eraman eta, fenola injekzioa egiten zuen pertsona hiltzeko eta bere organoak aztertzeko. IG Farben eta Bayer sozietatearen eskaerei ihardesteko, farmaziako produktuak test-entsegutan erabiliak izan ziren. Mediku esperientzia horretan zuen Helmut Vetter medikuak deportatueri tifusa inokulatu Bayer sozietatearen produktuak entseatzeko. "Esperientzia" guzi horiek deportatuentzat hil urri eta mingarriarekin bukatzen ziren.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016