Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Dokumentala

Dokumentalak erakusten ditu Paxkalin Aire eta haurrak Perkainen historiaz mintzo
Dokumentalak%20erakusten%20ditu%20Paxkalin%20Aire%20eta%20haurrak%20Perkainen%20historiaz%20mintzo

Joan den astean aipatu bezala, Mikel Erramuzperen "Nun habila Perkain?" dokumentala (52mn) ikusten ahalko dugu otsailaren 28an, ostiralez (19:00), Arrume gelan. Mikel bera hor izanen da esplikazio guzien emateko. Zinez balio du dokumental hunen ikustera jitea, Bidarrai ere hurbildik hunkitzen baitu Perkain pilotari famatuaren historiak. Ondotik hurrupaldia eskainia izanen da. Sartzea 5 eurotan. Ongi etorri deneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016