Ba ote dakixu? | 2025eko Uztailaren 03a

Leon XIII (1/3)

Gilen Bacho

Vincenzo Gioacchino Pecci, nuntzio apostoliko zelarik Bruselan
Vincenzo%20Gioacchino%20Pecci_%20nuntzio%20apostoliko%20zelarik%20Bruselan

Duela bi hilabete, maiatzaren 8an, bi eguneko konklabearen ondotik, aita saindu berria hautatua izan zen eta Leon XIV izena hartu zuen. Izen baten hautua aita saindu berriaren lehen misioa da eta ez da sekula ustekabe bat, mezu bat da. Pontifikatu berriaren sentsua emaiten du. Leon izena hautatuz, aita saindu berriak Leon XIII.a aita sainduaren segidan ezarri da eta seinale bat eman du. Baina, zein seinale? Leon XIII.a, nor zen, zer egin zuen eta zer mezu hedatu zuen?

Erromatar nobleziako haurra

Vincenzo Gioacchino Pecci, bere egiazko izenaz, 1810eko martxoaren 2an sortu zen, Carpineto Romano herrian, Pecci palazioan, Erroma ondoan. Domenico Lodovico Pecci kondearen eta Anna Prosperi Buzzi kondesaren semea zen. Bost anai-arreba bazituen. Ofizialki Frantses Inperioan sortua zen, Napoleon-en konkisten ondotik, Italiaren iparra eta zentroa Frantziako Estatuan barneratuak izan baitziren ("Frantziako 130. departamendua"). Baina, 1814an, Frantses Inperioa erori zen eta aita sainduaren estatuak berpiztu ziren. Orduan, Vincenzo Giocchino Pecci aita sainduaren estatuetan handitu zen. 1818an, 8 urterekin, Viterbeko jesuiten kolegioan sartu zen eta, 1824an, Erromako jesuiten Collegium romanum-ean, bere anaiarekin (Giuseppe Pecci, jesuita bihurtuko zena eta, 1879an, kardinal egina izan zena). Berantago, Sapience-ko unibertsitatean ikasle izan zen eta, azkenik, elizako akademia noblean sartu zen, non aita-saindugo diplomatak formatuak ziren. 1831n, 21 urterekin, teologiako doktoregoa lortu zuen. 1837ko abenduaren 31n, apez ordenatua izan zen.


Igotze lasterra Elizan

Bere unibertsitario gaitasunez oharturik, Lambruschini kardinaleak Gregorio XVI.a aita sainduari presentatu zuen eta "Aita sainduaren prelatu" gisa izendatua izan zen. 1838an, Beneventoko (memento horretan, aita sainduaren estatuen enklabe bat zen Napoliko erresuman) aita sainduaren legatua bilakatu zen eta, berantago, Perugiako legatua. Perugian, Gregorio XVI.aren bisita antolatu zuen. 1843an, 32 urterekin, apezpiku ordenazioa errezebitu zuen (Lambruschini kardinalearen eskutik) eta Damiettako artzapezpiku izendatua izan zen. Ber urtean, Belgikara igorria izan zen, nuntzio apostoliko gisa. Leopoldo I.a belgikar erregearen eta diputatu katolikoen oposizioa sostengatu zuen Nothomb gobernuaren kontra. Belgikar erregearen familiarekin harreman hertsiak eraiki zituen. Printze erregegaia (Leopoldo II.a bilakatuko zena) benedikatu zuen eta Leopoldo I.ak Pecci nuntzioa kardinaleriari proposatu zuen, Gregorio XVI.ari idatzi zuen gutun batean. 1846an, Vincenzo Pecci Perugiako artzapezpikua bihurtu zen (1877a arte) eta Gregorio XVI.ak kardinal in pectore (sekretuan) egin zuen. 1846an, Gregorio XVI.a pausatu zen eta Pie IX.a aita saindu berria hautatua izan zen. Pie IX.ak Gregorio XVI.aren erabakia konfirmatu zuen eta, 1853an, Vincenzo Peccik ofizialki kardinaltzako kapelua ukan zuen. 1860ko hamarkadan, Perugiako artzapezpiku gisa, Italiako bateratzearen ondorioei, hilgarriak aita sainduaren estatuentzat, buru egin behar izan zuen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3793. zbk

Azalekoa | 2025/07/03

Irisarriko kabalkada ate joka

A.E.

Irisarriko%20kabalkada%20ate%20joka

Duela hamahiru urte ospatu zen azkenekoz Irisarriko kabalkada. Kultura, euskara eta herritarren arteko elkartasuna berriz pizteko asmoz, kabalkada Irisarrira berriz itzuliko da bi emanaldirekin, bata uztailaren 13an (17:00) eta bestea 19an (17:00). 2012ko kabalkada tobera formatuan izan bazen, aurtengoa zirtzilkeria eta libertimendu formatuan izanen da. Aña Hauscarriague eta Iban Darrieumerlou kabalkadaren bi antolatzaile gazteekin elkartu gira, aurtengoaz gehiago ikasteko.

Proiektuaren antolaketa

Aña Hauscarriague 25 urteko irakasle irisartarra da, dantzaz eta jantzietaz arduratzen da. Iban Darrieumerlou berriz, 29 urteko laborari irisartarra da, dantza irakasle eta dantzaria da.

Kondatzen ziguten Bildu elkarteak duela kabalkada antolatzen, 5 kide gaztek osatzen dutena, beste laguntzaile andanaren laguntzarekin. Elkartea kabalkadaren proiektua buruan ukanez sortua izan zen duela bizpahiru urte.

Aña Hauscarriaguek zioen kabalkadak leku handia duela Irisarrin, XX. mendean baita 2012an ere egin baitzen. Aurten proiektu hori berriz muntatzeko gogoa piztu da, herritarrak berriz elkartzeko xedearekin. Bilkura publikoa egin ondoren, jendeak bere baitatik izena eman du, anitz dira motibatu direnak. Orotara 140 bat dantzarik parte hartuko dute, 19 antzerkilarik, 16 musikarik eta 30 kantarik. Horrez gain, 80-100 bat kideko laguntzaile sare handia ere zenbatzen da, besteak beste, komunikazioan, mintzaldietan, diru...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016