Han eta Hemen | 2025eko Agorrilaren 07a

Egun ederra Elizondon eta Bozaten

Euskaltzaleen Biltzarrekoak, Txokotoko zubian, Elizondon
Euskaltzaleen%20Biltzarrekoak_%20Txokotoko%20zubian_%20Elizondon

Uztailaren 22an, 48 lagun dira joan autobusez Baztanaldera, Euskaltzaleen Biltzarraren gonbidapenari ihardetsirik. Fernando Anbustegi (EH Bildu) Elizondoko auzapezak ongi etorri beroa egin die udaletxean, Batzar Nagusiko gela nasaian. Paretetan Baztango ibarreko armarriak eta Javier Ziga iruindar artistaren margolan airosak, eta gelaren bete 40 jartoki, Batzarraren bilkuretarako. Fernandok eta Iruritako Pello Iriarte historialariak esplikatu digute Baztango ibarraren funtzionamendu berezia.

Baztango Batzar Nagusia

Amaiurtik Almandozera, 15 herri kokatzen dira Baztango eremuan. Elizondo da herri nagusia, 3.500 biztanlerekin. Auzapeza eta zinegotziak dauzka, lau urtetarik hautatuak. Beste herriek ere bakoitzak auzapeza eta zinegotziak dauzka, bi urtetarik hautatuak. Hauek haatik gauza arruntak kudeatzen dituzte. Zeren ibar osoko aferak, bereziki lurren erabilpenak (lurren %84ak ibarraren esku dira), Batzar Nagusiak ditu kudeatzen, Elizondoko auzapeza buru, beste auzapezak ere kide, bai eta ibarreko lau eskualde nagusietako ordezkariak eta mendi batzordetakoak. Eta badute zer egin. Bereziki garai honetan Lekarozko Aroztegiko proiektu mingarriarekin (hotel, golf eta 250 etxebizitza), oposiziokoak auzitara igorriak. Baztango Udala proiektu horren kontra da, mendi aldean den Erdizko meategi proiektuaren kontra ere den bezala. Nafar gobernuak baimenduak dituen egitasmoak, tokiko jendeen nahikariaren kontra. Korapilo gaitza!

Elizondoko karriketan

Pello Iriarte gidari, Elizondoko bi karrika ditugu bereziki begiztatu. Jaime Urrutia karrika: Arizkunenea kultur etxea (1740), arkupeak (denboran merkatu gunea), eta beste. Braulio Iriarte karrika: Antxitonea trinket-jatetxea, Mexikon aberastutako Braulio Iriarte okin eta garagardogilearen etxea, eta beste. Eta ere Elizondoko Santiago elizari behakoa, 1925ean eraikia, Foroetako Plazan zegoen eliza zaharra 1913ko uholde izigarriek andeaturik. Uholde horien goi marka seinalatua da hain zuzen Arizkuneneko paretan, 3 metro inguruko goratasunean.

Xabier Santxotena

Elizondoko Santxotena jatetxean, bazkari denboran kantuak dira alegeraki altxatu Mikel Erramuzpek gitarrarekin lagundurik. Xan Errotabeherek bere aldetik Bozateko Urtsua jauregiko harat-honatak dizkigu kontatu eta kantarazi (Urtsuako kanta). Bazkalondoan, Arizkunerako bidea dugu hartu, Bozate aldean dagoen Santxotena museo-parkea bisitatzeko, Juntxo gidari erne eta umoretsuarekin. Jorge Oteizaren dizipuluetarik den Xabier Santxotena agote ume eta artista handiaren zizelkadura harrigarrien ezagutza dugu egin, zurezkoak eta burdinezkoak nagusiki. Eta bideo baten bidez agoten historia zaigu komentatua izan, Bozate agoten auzoa izaki. Zinez gain gainetik merezi duen bisita.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/08/07

Erdialdeko Funtzio Eremuko proiektu deialdiaren abiatzea

POCTEFA proiektua kudeatzen duten erakundeetako ordezkariak
POCTEFA%20proiektua%20kudeatzen%20duten%20erakundeetako%20ordezkariak

Erdialdeko Funtzio Eremuko (AFC) POCTEFA proiektu deialdia zabalik da, eta 9 milioi euro baino gehiago ditu FEDER funtsetatik proiektuak finantzatzeko. Deialdi hau Erdialdeko Funtzio Eremua osatzen duten Biarno, Bigorra, Comminges, Huesca, Zaragozako Erdialdea eta Cinco Villas lurraldeetako erakunde publiko eta pribatuei zuzendua da. Proiektu deialdi hunen helburua mugaz gaindi egituratzeko proiektuak finantzatzea da, mugikortasuna, turismoa eta tokiko ekonomia indartuz.

Irakurri segida

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016