Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Arberoako ostiralak - Artetxean
Arberoako ostiralak
Agorrilaren 15ekoa Izturitzen iraganen da, musikaz alaituriko gaualdia hitzemana da, mota guzietako jokoekin haur ala helduentzat, ostatu eta janariekin erran gabe doa.
Artetxean
Agorrilaren 29an ostiral arratsez beharra da, ohidura bilakatzen ari den udako gaualdia. Egitarau pollita eskaintzen da aurten ere; Buuzbu taldea, Arberoako txaranga eta Joseba Iratzoki kantariarekin.
Ostatu, pintxo eta gaineratekoekin udako bakantza edo oporrak alegeraki bururatzeko proposatua den pesta goxoa da, orori idekia.










