Hegoaldean | 2025eko Agorrilaren 07a

Ertzaintzako lanpostuak ezin betez

M.V.

Ertzain edo udaltzain izateko aurkeztu direnen %90ek ez dituzte gainditu azken lan eskaintza publiko bateratuko azterketak. Orotara 650 lanpostu ziren betetzeko, eta 3.609 pertsona aurkezturik ere, 380k bakarrik erreusitu dituzte proba teorikoa eta psikoteknikoa. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezohiko deialdia eginen du, sindikatuek hala eskatu baitute.

Zailtasun handienak eman dituena proba psikoteknikoa izan da, hamarretik batek baino gutiagok gainditu baitute. Ondorioz, deialdiaren oinarrietan zehaztua den bezala, gainditzeko beharrezko nota apaldu dute; horrela, azkenean zazpiehun, nonbait han, izan dira ariketa psikoteknikoa pasatu dutenak.

Horietako zenbaitek, ordea, ariketa teorikoak hutsegin dituzte. Hara zergatik soilik 380 hautagaiek eskuratu duten polizia izateko onespena.

Baina 380 horiek ere ez dute oraino partida irabazia: hautagaiek proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonalak eginen dituzte uda ondotik. Izaten dira hautaketa prozesuaren parte hori gainditzen ez dutenak ere, beraz gerta daiteke azterketa osoa gaindituko dutenen kopurua oraino apalagoa izatea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2025/08/07

Energia berriztagarriak

M.V.

Arabako Zuia herriko biztanleek mila ohar aurkeztu dituzte Solaria enpresak eraiki nahi dituen parke fotovoltaiko eta goi-tentsioko linearen kontra.

Zuia Bidean elkartearen arabera, bi proiektuak “mehatxu larriak dira natura-ingurunearentzat, gizarte-ehunarentzat eta tokiko ekonomiarentzat”. Halaber, Gorbeiako lurraldea eta Arabako bertze lurralde batzuk suntsi ditzakeen proiektua dela ohartarazi dute elkarteko bozeramaileek.

Bertze aurkaririk ere badu Solariaren proiektuak. Zigoitia Bai elkarteak jakinarazi du 800 herri-alegazio baino gehiago aurkeztu dituztela. Iduriz, Zigoitia Baik txosten tekniko zabal bat prestatu du. Zehazki, Solariak Araban egin nahi duen eguzki plaken parkeari eta ehun kilometro baino gehiago izanen lituzkeen goi-tentsioko lineari ezarri dizkiote Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailean aurkeztu dituzten salaketak.

Proiektuak eragin litzakeen hainbat kalte azpimarratu dituzte adituek: jendeen...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/08/07

Gutxieneko soldata helburu

M.V.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek 100.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte “langile estatutua aldatu eta Hego Euskal Herrian Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko eskumena eskatzeko”.

Sei sindikatuak prentsa aitzinean agertu dira uztailaren 30ean, Bilbon. Orduan jakinarazi dute sinadurak biltzeko epea hastapenean finkatua zen epe juridikoa baino hiru hilabete lehenago hetsi dutela, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko soldataren eskumena lehenbailehen galdegin dezan.

Sindikatuetako ordezkariek azpimarratu dute hiru hilabete aski izan direla 100.000 sinadura biltzeko eta langileriak gain-gainetik sustengatu duen ekimen honen arrakasta handia nabarmendu nahi izan dute.

Agorrilaren 21ean aurkeztuko dituzte sinadurak Eusko Legebiltzarrean, eta ondotik, prozesua hurrengo fasean sartuko da. Sindikatuen ustez, alderdi politikoek “hitzetatik ekintzetara pasatzeko” parada izanen dute. Eusko Legebiltzarraren sustengua ukanez, lege...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/08/07

BEZaren bilketari buruzko auzia

M.V.

Espainiako Auzitegi Gorenak Bizkaiko Foru Aldundiaren alde egin du Balio Erantsiaren Zergari buruzko auzian. Ondorioz, 700 milioi euro itzuli beharko dizkio Espainiar Estatuko Ogasunak Euskadiko lurraldekoari.

Epai honen abiapuntua Coca-Cola enpresaren BEZaren bilketari buruzko gatazka batean aurkitzen da. Estatuko Ogasunaren eta Foru Ogasunaren artean desadostasunak sortu ziren, enpresa horren BEZa biltzea nori zegokion finkatzeko, eta eztabaida auzitegietara heldu zen.

Coca-Colak Espainiako Estatuan duen egoitza nagusia Madrilen dago, baina Galdakaoko (Bizkaia) lantegia da ekoizpen eta logistika zentro nagusia. Ezaugarri honi esker lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak BEZa biltzeko eskubidea.

Gorenaren ebazpenak EAEko hiru lurraldeetan izanen du eragina. Alabaina, epaiak dio lantegiak talde berekoak izanik ere, horrelako kasuetan BEZaren itzulketa foru ogasunen bidez egin behar dela.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/08/07

J. Mujika Aiestaranen hilketaren 50. urtemuga

M.V.

Josu Mujika Aiestaran ETAko kidea duela 50 urte hil zuten, Madrilen, Mikel Lejarza El Lobo polizia infiltratua buru zuen sarekada batean. Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du uztailaren 30ean, Legazpin, Mujika Aiestaranen sorterrian. Fundazioa paradaz baliatu da Madrilen El Loboren kontra hasia den auzibidea aitzinatzen ari dela jakinarazteko. Anitz urtez ukatua izan den egia judiziala bilatzea eta orain arteko “zigorgabetasun horma eraistea” da Egiari Zor-en xedea.

El Lobo izan zen Josu Mujika, Montxo Martinez Antia, Andoni Campillo Alkorta, Jon Paredes Manot eta Moncho Reboiras Noiaren heriotza eragin zuen polizia operazioaren arduraduna, eta bertze 158 lagunen atxiloketarena ere, eta gehienak torturatu zituzten. Horregatik, garrantzitsua da Madrilen zabaldu den salaketa bururaino eramatea, bertze auzibide batzuei bidea irekitzea ekar baitezake.

Egiari Zor-ek azaldu du konponbidea ez...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/08/07

Nafarroako Elikagai Bankua kinka larrian

M.V.

Nafarroako Elikagai Bankuko arduradunek prentsaurrekoa egin dute Berriobeitiako egoitzan, elkartea kinka larrian dela jakinarazteko eta laguntza ekonomikoaren beharraz ohartarazteko. Elkarteak ezin izan du Berriobeitin duen egoitzaren alokairua berritu, eta Iruñeko Soltxateko industrialdean dagoen egoitza karioago batera mugitu beharko du. 300.000 euroko gastua eraginen dio lekuz aldatzeak, eta Marisol Villar bankuko lehendakariak azaldu duen bezala, horrek kinka larrian utziko du elkartearen jarduera. Horregatik, laguntza ekonomikoa galdegin die enpresei, instituzioei eta, oro har, jendarte osoari.

Laguntza ekonomikoa beharrezkoa du Nafarroako Elikagai Bankuak lurraldean zaurgarri diren 22.000 pertsona baino gehiagori baitezpadakoak dituzten elikagaiak banatzen segitu ahal izateko.

Iruñeko Soltxate industrialdean aurkitzen den gune berriaren alokairuak elkartearen gastuak bikoiztuko ditu: 38.610 eurotik 79.560 eurora, zehazki. Diru zama horri gehitu beharko dizkiote...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2025/08/07

Donostiako Musikaldia

M.V.

Donostiako%20Musikaldia

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioa agorrilaren 1ean hasi da eta 29 arte iraunen du. Aurtengo egitarauak nazioarteko lehen mailako 74 kontzertu eta ikuskizun proposatuko ditu.

2025eko Hamabostaldi honek lehen aldikoz errezibituko ditu Parisko Opera Nazionaleko Orkestra, Leipzigeko Gewandhausorchester Orkestra eta Valentziako Unibertsitateko Orkestra.

Aurtengo bertze eskaintzetako bat Jesus Guridiren Amaya opera izanen da, agorrilaren 9an, Euskadiko Orkestraren, Easo Abesbatzaren eta euskal bakarlari talde baten parte-hartzearekin.Gainera, musikaldiak Maurice Ravel omenduko du haren sortzearen 150. urtemugaren karietara. Horretarako, Thomas Ades-ek zuzentzen duen Parisko Operako Orkestrak euskal konpositorearen obretako bat aurkeztuko du.

...

Irakurri segida

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016