Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a

Ezkontza - Herriko bestak - Mendi Alde eskolako kermeza

Ezkontza

Badu zenbait egun Iputxaineko Mari Campistron-ek Pierre Tandille biziko lagun hartu duela. Mementoan, bikote hau La Creuse departamenduan bizi da.Goresmenak zueri!

Herriko bestak

Agorrilaren 8an, ortziralez, Aldudeko bestak hasiko dira Alfaroinean. Joko Berri Kopa lehiaketaren finalak eskuz eta frontenizean (17:00).Ondotik, zintzur bustitzea klikak alaiturik. Gero, afaria muskuiluak eta fritak 25€tan eta haurrentzat 12€tan. Izenak lehenbailehen eman behar dira. Ebiakoitzean, herriko plazan (16:00), Perkain eta Gaintiar Gazte elkarteek antolaturik, 4 eta 15 urte arteko haurrentzat jokoak izanen dira. Izenen emaiteko deituKattalin:06-70-83-41-91 edo Maika: 06-08-72-22-77.Afaria Ote eta Lastozkoak (20:30) taldearekin. Ondotik dantzaldia Edantza taldearekin. Hemen ere hobe lekua segurtatzea deituz zenbaki huntara: 06-40-37-35-82.Igandean meza (10:30) klikarekin eta ondotik dantza jauziak herriko dantzariekin. Bazkaria plazan xerrikumea lursagar fritatuekin (12:30).Arratsaldean, trinket ondoko pentzean jokoak izanen dira:paint ball, laser game eta bubble foot.Arratsalde apalean taloak, edariak eta musika izanen dira. Gaualdia su artifizialekin bururatuko da. Bestak bururatuko dira Belaun kooperatiban. Urte guziz bezala, Aldudeko Belaun kooperatibak bere etxe ekoizpen bazkaria antolatzen du agorrilaren 11n, astelehenarekin.28€ko menua: Kintoa xingarra eta meloia, bildoskia eta lursagar fritatuak, gasna, izozkia eta euskal bixkotxa, kafe eta ondokoa. Lekua atxikitzeko, izena emaitea hobe.

Mendi Alde eskolako kermeza

Agorrilaren 30ean, ebiakoitzez, Mendi Alde eskolako kermeza iraganen da:meza haurrek eta klikak alaiturik (10:30), ondotik zintzur bustitzea eta (13:30) bazkaria: amuarraina, xerri azpizun, granailako sagarra, entsalada, gasna, hostopila, kafea eta arnoa. Arratsaldean euskal joko tradizionalak 4 eta 12 urte arteko haurrentzat izanen dira.Desafio plaza laxoan (17:30):Ospital eta Ducassou lekuko 3 pilotarien kontra (Arambel, Iribarren, eta Esain). Sartzea urririk. Ondotik taloak izanen dira. Eguna Francisco Santchotenak alaituko du. Eguerdiko bazkariarentzat izenak eman behar dira agorrilaren 20a aitzin deituz Elodie: 06-42-82-52-04 edo Aurélie: 06-71-50-88-78.

Ikusten ahal duzuen bezala, agorril huntan animazio frango bada denentzat. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016