Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Herriko bestak
Urepeleko bestak agorrilaren 15etik 19rat iraganen dira. Agorrilaren 15ean, ortziralez Aldude Urepeleko klikak bazterrak alaituko ditu (11:00). Ondotik bazkaria izanen da Urepeleko eskolan eta mus lehiaketa (15:00). Bazkariko eta mus lehiaketarendako ahalaz izenak eman behar dira komitearekin harremanetan sartuz. Ilunabarrean burgerrak izanen dira Ketxo taldeak alaiturik.
Agorrilaren 17an, igande arratsaldez, (16:30) pilota partidak izanen dira. Aitzin-partidan ibarreko gazteak eta partida nagusian Hegoaldeko pilotari profesional ohiak ariko dira: Mikel Goñi eta Erasunek Santxo eta Urruzolaren kontra jokatuko dute. Eguna bukatzeko taloak izanen dira Hagun taldeak alaiturik. Asteartean, agorrilaren 19an (20:00), zikiro besta Kontrabanda taldeak alaiturik.
Herriko besten kari elgar ikusiko dugulakoan, denek elgarrekin momentu goxo batzuen pasatzeko.










