Euskal diaspora | 2025eko Agorrilaren 07a

Arrakasta ederra izan da Jaialdi 2025 Idahoko Boisen

Joseba Etxarri

BOISE. Jaialdi 2025eko irudiak: Ongietorria, Pradales lehendakaria eta Little gobernadorea; AEBko dantzariak, Utah'ko Triskalariak taldea Expo Idahon dantzari; “Zortziak Bat” euskal sinposioa BSU unibertsitatean, Pedro Oiarzabal mintzo; karrika jendez mukuru euskal musikaz “Basque Block” edo euskal auzoan
BOISE.%20Jaialdi%202025eko%20irudiak:%20Ongietorria_%20Pradales%20lehendakaria%20eta%20Little%20gobernadorea;%20AEBko%20dantzariak_%20Utahko%20Triskalariak%20taldea%20Expo%20Idahon%20dantzari;%20Zortziak%20Bat%20euskal%20sinposioa%20BSU%20unibertsitatean_%20Pedro%20Oiarzabal%20mintzo;%20karrika%20jendez%20mukuru%20euskal%20musikaz%20Basque%20Block%20edo%20euskal%20auzoan

BOISE, IDAHO, AEB.

“Alimaleko elgarretaratze besta polita izan da, Euskal Herri osoko jendea, Estatu Batuetako euskaldunak, amerikano ez euskaldunak, Diasporako beste herrialdetako batzuk bestalari bildurik, Argentina, Kanada, Uruguai, Perutik jinak...”. “Ez dut sekula ahantziko, jendea, giroa, ber denboran Amerikan baina Euskal Herrian... nola atxikitzen duten, nola bizi eta partekatzen duten jende hauek heien gogo euskalduna, heien atxikimendua”. “Egun hauetan, sare sozialetan, Euskal Herriko bestetako hameka irudi heldu zaizkigu, eta ez da bereizten ahal zoin ziren Boiseko Jaialdikoak eta zoin Euskal Herriko herrietako bestetakoak, herri bera baita bestagile”.

“Ederra, eta handia... aurten handiena, milaka eta milaka jende, gure musikarekin, euskal moldean libertitzen, dantza, musika, janaria, bertsolariak, kantariak, populua haur, gazte eta heldu...”. “Igandean, Basque Block-en, Euskal Etxean, gure betiko moldean arizan ziren kantari, Itsasuko bat, baxenabartarrak, Maider Bedaxagar xiberotarsa... Han eta hemen sortuak, bozetan, ez duzu hitzetan kontatzen ahal barne sentipena, edertasuna, denak partzuer... antolatzaileek berek erran dutenez, komunitatea izan da protagonista, komunitatea antolatzen eta komunitatea besta egiten... Ez dea izigarria gure Diaspora?”.

Boisen hondarreko astean bildu hitzak dira. Herria, antolatzaileetarik den Rob Wrayrekin (euskaraz) mintzaturik, bakarrik ebiakoitzean Expo Idahotik (asteburuan goizeko 10etarik 17tara han ziren ekitaldiak, gero hiri barnera, “Basque Block” edo euskal auzora pasaturik), 15.000tik goiti sarrera saldu zirela adierazi dauku. “Festara” dantza eta kantuaren besta, AEB osoko talde eta gonbidatuekin. Kirol Gaua, kiroldegi arras handia jendez mukuru, herri kirolak eta aizkolariak, harri-jasotzaileak, trontzalariak, lasto-jaurtitzaileak-eta txalo zaparradapean... Eta bi eguneko “Zortziak Bat” Sinposioa BSU unibertsitatean, pilota txapelketa gizon eta emazte pilotariekin Anduiza kantxan, “Kaixo Parke”-aren estreinaldia, Real eta Athletic-eko Peñak, Euskal Zinema Eguna eta “Bizkarsoro” ematea, Mintzodromoa... Ez da aise laburbiltzea. Jende andana euskaltasuna biltzaile...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016