Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Agorrilaren 07a

Marieneko baratzea andeatua

Marienean landatu baratzea erasotua
Marienean%20landatu%20baratzea%20erasotua

Marieneko funtsak laborantzarako atxikiak izan daitezen, mobilizazio anitz iragan dira. Azkena maiatzaren 17an egin zen, egun horretan ehunka jende sustenguz hurbildu ziren eta baratzea landatu zuten. ELB, Lurzaindia eta Ostiak aitzineko astean jakinarazi dute baratzean pertsona batzuk sartu zirela eta baratzea nahitara funditu zutela.

Larunbatean horren salatzeko elkarretaratzea deitua izan da, “saien kontra babesteko mamuak ezarri behar dira” mezuaren inguruan 50 bat pertsona hurbildu dira.

Kanboko besten kari, agorrilaren 10ean (12:30-16:00), Gaztetxearen ostatuan Marieneko borrokaren alde bazkaria antolatua da (12:30-16:00). Bestalde “Marienia ez hunki” tixertak salgai izanen dira (10€).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016