Herriz Herri - Luhuso (L) | 2025eko Agorrilaren 07a

Herriko bestak

Herriko%20bestak

Ohidura den bezala herriko bestak Andredena Mari inguruan gertatzen dira. Aurten ere gazteriak egitarau aberatsa proposatzen du. Agorrilaren 14an hasiko dira pintxo-potearekin, ondotik kontzertuek segida hartuko dute Dizkobolo, Sutagar eta The Sidh taldeekin. Ostiralean zikiroa Holako Deluxek animaturik. Larunbatean haurrentzat jokoak (15:30), Bost Axola eta Kriolinak taldeek elizan kantaldia eskainiko dute (18:00). Adarreko lasterka gauaz abiatuko da (21:00). Igandearekin herriko Polliki dantza taldeak “Ireki ez hesteko” ikusgarri berria emanen du (18:00), ondotik Artzabal, Astobada eta Ixtaklok taldeek segida hartuko dute. Luhusoar guzieri, besta onak iragan ditzazuela!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016