Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Agorrilaren 07a

Odol ematea - Hiri Besta

Lukiek
Lukiek

Odol ematea

Odola emateko bi data proposatuak dira: abuztuaren 28an ostegunarekin eta 29an ostiralarekin. Bi kasuetan Ondarraitz estadiora joan behar da (15:00-19:00).

Aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunearen bitartez.

Hiri Besta

Abuztuaren 7tik 9ra iragatekoa da Enbata gaztetxean. Ostegunean mus txapelketa iraganen da (19:00), izen ematea oren bat lehenago. Ostiralean (20:00), Txekoslobako, Hok Ttuk 14, Plouzhafoen eta DJ Lhabana taldeek gaueko animazioa segurtatuko dute. Larunbatean (21:00), Ximaur, Lukiek, DJ eta Sangwoo taldeen aldi izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016