Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Uda huntako hitzaldiak Donapaleun - Euskal indar joko festibala Donapaleun
Uda huntako hitzaldiak Donapaleun
Baxe Nafarroako erakustokiak uda huntako hitzaldiak segitzen ditu. Ondoko asteetan, hiru hitzordu proposatzen ditu.
Lehena, agorrilaren 21ean, Mikel Erramouspek, "Nun habila Perkain?" dokumentala presentatuko eta partekatuko du Bideaken (20:30).
Bigarrena, irailaren 4an, Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidartek "Otto Krome" ikuskizuna erakutsiko dute leku berean (20:30).
Azkena, irailaren 18an, Stéphane Larroche euskal altzari zaharren zaharberritzeaz eta kontserbazioaz mintzatuko da.
Euskal indar joko festibala Donapaleun
74. euskal indar joko festibala, Donapaleun iraganen da agorrilaren 17an, igandez. Zortzi ekipek parte hartuko dute(Baigorri, Gabadi, Jutsi, Mitikile, Urdiñarbe, Donazaharre, Donamartiri, Donapaleu) proposatuak diren sei probetan: soka tira, sega joko, orga joko, zaku lasterketa, lasto altxatze eta aizkolari.Hitzordua pilota plazan (15:00).










