Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a

Herriko besten bilana bertsutan - Erreka garbiketa - Artzain xakur txapelketa - Perkain

Igandeko desfilea
Igandeko%20desfilea

Herriko besten bilana bertsutan


Trinketean ta ondotik islan, zoin goxoa zen giroa,

Igandez berriz herriko plazan, ikusgarri arraroa

Eta arratsez dantza soinua, suzko zirien tiroa,

Astelehenez eliza plazan hauxe zen egun zoroa,

Asteartean karrikakurri, ostatuetan gau eroa.

Alaitasuna izan da beti nasai bezain oparoa,

Bestak ederki pasa ditugu, ahantzirikan geroa

Eta gainera bai gure alde izan dugula aroa,

Iguzkitsua, dirdiratsua, argia bezain beroa.

Bururatzeko huna galde bat: Noiz ote zen zikiroa?

(Agian, besta komiteko gazteek ulertuko dute bertsualdi hunen azken lerroa ez dela begi kliska umoretsu bat baizik).

Erreka garbiketa

Joan den igandean egin beharra, erreka bazterren garbitzera joaiteko hitzordua igande huntara gibelatu du Iturritik elkarteak. Oroit aldi huntan Urbeltzen ariko direla eta hortarako, goizeko 10:00etan bilduko direla Aldudeko plazan. Borondate on guziak gomit dira.

Artzain xakur txapelketa

Ipar Euskal Herriko txapelketaren finala igande huntan (agorrilaren 6an) iraganen da Baigorriko kirol zelaian, feriaren ondoan. Selekzio edo hoberenen berexteak goizean eginen dira (10:00) eta zoingehiagoka nagusia arratsaldean (16:00).

Perkain

Mikel Erramuzperen dokumentala "Nun habila Perkain?" Biletxeko zine gelan ikusten ahalko dugu heldu den agorrilaren 16an ibiakoitzean (20:30). Sartzea 5 eurotan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016