Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Agorrilaren 07a
Udako klaseak
Herriko Etxeak klaseak proposatzen dizkie kolegioko eta lizeoko ikasleei uda hondarrean, sartzea lasaitasunez prestatzeko. Seigarrenetik lehenera bitarteko kolegioko eta lizeoko ikasleei zabalik dira.
Berrikusitako ikasgaiak: frantsesa, matematikak eta ingelesa.
Agorrilaren 11tik 21era, ordu bat eta erdiko saioak izanen dira, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan (9:00-12:00).
Izena eman daiteke aste batez edo 2 astez Donibane Lohizuneko Gaztegunean.











