Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Sortze - Heriotze
Sortze
Gabi Leo Simon sortu da Arnaud Simon eta Fanny Da Costaren familian. Bide-Artea etxean bizi dira. Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berriari.
Heriotze
Seroraneko Jean-Pierre Çuburu pausatu da 81 urtetan. Denise Hirigaray bankarrarekin ezkondurik, bi haur ukan dituzte, Mattin eta Maider, eta alaba ttipi bat, Haizea. Bizi osoan hargintzan arizan da Jean-Pierre. Eta afizio handia zaukan ihizian eta etxeko baratzearen lantzen. Hondar urte andana huntan, haatik, osagarri arrangura seriosak ukanak zituen. Joan den ostiralean egin zaio agur hunkigarria elizaren bete bildutako jendearekin, meza emaile Joseph apez vietnamdarra eta ere Dominique Hirigaray apeza, sortzez baigorriarra, Denisen familiarekin ahaidegoan dena. Kantuak gogotik eta ozenki altxatu dira Jean-Pierren ohoretan. Gure partetik atxikimenduzko agurrak familia osoari.










