Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Herriko bestak
Agorrilaren 14tik 17ra iraganen dira. Lau egunez egitarau aberatsa proposatua da, horietan agorrilaren 15ean Herriko Etxe aitzinean egina izan den plaza berriaren estreinaldia (12:15).
Bestalde besten kari ohidura da euskal preso politikoen aldeko bazkaria antolatzea. Aurten agorrilaren 15ean Luis ostatuaren gibelean den korralean iraganen da, pintxo platerak salduak izanen dira.











