Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Agorrilaren 07a
Karrik’arte
Kultura-ikastaroa eta honen Karrik’arte saioa bukatuak dira. Estreinaldi zoriontsu eta koloretsua izan da, kemenez eta sorkuntzaz josiriko talde-freskoa ospatzeko! Txalo bero bat gazteei, mila esker Xab Xab artistari bere laguntzagatik eta eskuzabaltasunagatik, baita mugimendua, dantza eta ikusmen-arteak elkarrekin mintzarazten jakin duen Joanari ere. Eskerrik beroenak herriko langileei ere: kultura, haurtzaroa eta gaztaroa zerbitzukoak, teknikariak, eta hurbildu diren buraso eta hautetsiei, irudimenak pizten dituzten eta gazteriari adierazpen artistikorako une baliosa eskaintzen dioten kultura-ekimen horiek sustatzeagatik.
Freskoa eta proiektu eder horren gibelaldeak aurkezten dituzten argazkiak ikusi, eta une partekatu hori berriz bizi!











