Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a

Arberoako ostiralak - Vira & Vasa altxor bilaketa Arberoan

Arberoako ostiralak

Agorril huntan, ostiralak alaituak izanen dira Arberoan. Joan den ostiralean, Donoztiriko pesten kari iragandako kantaldiarekin hasi da hilabetea. Ondokoan 8an, Donamartirin iraganen da segalari eta aizkolarien Iparraldeko txapelketarekin. 15ean Izturitzen ukanen duzue hitzordua gaualdi alaitu batekin plazan, haur eta helduentzat jokoekin. Eta azkenik, Abarrando Aiherran, Abarratia kaskorat ibilaldi eta gaupasa ukanen duzue. Aldi bakotx hitzordua 20:00tan jateko eta edatekoarekin, momentu goxo baten pasatzeko aukera da!

Vira & Vasa altxor bilaketa Arberoan

Jostatzeko aktibitate bat Arberoan! Soinuzko altxor bilaketa pedagogikoa da Vira eta Vasa, jostatzeko bide batez leku berriak deskubritzeko. Urririk den Vira eta Vasa aplikazioaren bitartez emanak diren argibideeri esker, haurrak, burasoak edota aitatxi eta amatxiak geldituko dira entzuteko Vira eta Vasak dioten leku ezberdinetaz (anekdotak, legendak, ondarea…). Paregabeko esperientzia nun ustezkoa lotzen den errealitateari eta pedagogia jostatzeari, 5 eta 12 urte artekoen haurrentzat bereziki.

Orduan, aitzina abenturan barna eta bidaia egin denboran eta espazioan, ongi pasatzea segurtatua da!

3 ibilbide:

Izturitze: 1km – oren 1 (maila erraza).

Aiherra: 1,5km – oren 1 (maila erraza).

Donamartiri eta Donoztiri: 6km – 2 oren 1/2 (maila zaila).

Euskaraz eskuragarri dira 3 altxor bilaketak.

Info gehiagowww.en-pays-basque.frwebgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016