Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a
Pilota Bietan finalean
Joan den astean aipatu bezala, Irisartarrak Pilota elkarteko hiru parek Frantses Federakuntzako finalerdiak zituzten jokatzen. Xitoetan, Luis Palmerin Chohobigarat eta Eneko Bidartek galdu dute 12-30 Zaharrer Segikoen parean. Bigarren mailan, Donaixtiko kantxan, Eneko Etchevers eta Xan Bidartek irabazi dute 30-07 Noizbait-ekoen kontra. Hemen gure bi puttikoek partida hainbat ederki eta errexki eraman dute!
Orain finala jokatuko dute agorrilaren 12an (18:00), Zuraideko plazan, Denek Bat-eko Cachenaut-Urrutyren parean. Jaz, artekoetan txapeldun izan ziren, eta aurten bigarren mailan? Etorri eta ikusiko duzue...
Lehen mailako Julien Etchegaray eta Julien Arbeletchek ere irabazi dute 30-29 Denek Bateko Lafitte-Harismendyren kontra. Hemen, bizpahiru berdintzeren ondotik, gureak galtzen ari ziren 21-27,25-29, eta punpe txar bati esker, gure bi Julienek irabazi dute. Baigorriko finalean, zortea kontrakoa jasan zuten, aldi huntan, beren aldekoa gertatu da.
Beraz, finala ukanen dute agorrilaren 10ean, Baionako Jean Dauger zelai ondoko plazan (17:00), Noizbait-eko Hiribarne-Maitiaren aurka.
Biba gure pilotariak, josta eta ongi etorri beroenak sostengatzaileeri!










