Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Agorrilaren 07a

Euskal mitologia - Koru kontzertua - Zinema kanpoan

“Bizkarsoro” filma
Bizkarsoro%20filma

Euskal mitologia

Abuztuaren 13an (14:00), euskal mitologiaren inguruko ibilbide kontatua izanen da Euskal Museoan. 5 urtetik goitikoei zuzendua, 2 oren iraunen du, euskaraz eta frantsesez. Prezioa: 6 euro haurka, urririk laguntzaileentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.

Koru kontzertua

Abuztuaren 19an (19:00), Pottoroak koruak kontzertua emanen du Lachepaillet harresietan.

Zinema kanpoan

Abuztuaren 20an, Mosoeletako harresietan “Bizkarsoro” filma ikusteko aukera izanen da iluntzean. Emanaldia aitzin,Bekatu (Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia) bikotearen kontzertua izanen da Mosoeletako zerupeko antzokian.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016