Herriz Herri - Urruña (L) | 2025eko Agorrilaren 07a

Nikolas Goñi idazle engaiatua - Kontzertuak - Erakusketak - Eskulturak - Urruña aldizkarirako kolaborazioak - Xerar Urrutiaren eleberria - Urruñarrak Pilota elkartearen denda - Herri kirol saioak - Gora euskal pilota!

Nikolas Goñi
Nikolas%20Goni

Nikolas Goñi idazle engaiatua

Urruña idazle harrobia dugu, eta hori garbi ikusten da, Urrunaga elkarteak urtero azaro bukaeran plazaratzen duen “Urruña” izeneko aldizkarian. Jadanik sei atera dituzte, eta jakitera eman digutenez, zazpigarrena ere prestatzen ari dira. Nikolas Goñi dugu idazle horietako bat, bere idazlanak Enbatan, Zuzeu.eus-en, Urruñan… maiztasun handiz plazaratzen dituena. Enbatan euskaraz gain, frantsesez ere idazten du, eta gainerakoetan euskaraz beti. Gaien aldetik, ekologia, ama-lurra, klima aldaketa, gizarte gaiak, herri zanpatuak, euskararen zapalketa… jorratzen ditu luma fin eta zorrotzez. Uda honetan aukera ezin hobea dugu, Goñik plazaratu dituen azken artikuluak irakurtzeko, merezi baitute.

Kontzertuak plazan

Agorrilean honako kontzertuak izanen dira herriko plazan: agorrilaren 1ean (19:00), Badian Bele taldearen kontzertua, agorrilaren 5ean, Otxalde taldearena, agorrilaren 8an Bekatu taldearena, agorrilaren 12an, Txalaparta eta Airoski dantza taldea, eta agorrilaren 19an, Primadera taldearen kontzertua.

Erakusketak Bixikenean ikusgai

Agorrilean honako erakusketak ikusteko aukera izanen dugu Bixikenea herri eremuan: “Skatea eta kontrakultura” argazki erakusketa agorrilaren 29a arte, Bixikenean. Kubako gazteria aipagai duen Julien Goldstein argazkilariaren "Havana Grinds" Bixikeneko kanpoko eremuan. Urririk.

Erakusketa Posta gelan

Agorril osoan eta irailaren 18a arte zabalik izanen da Posta gelan Jacques Pavlovskyren argazki erakusketa. Urruñako argazki zaharrak izanen dira ikusgai. Urririk.

Eskulturak ikusgai

Agorril osoan eta irailaren12a arte zabalik izanen da Urtubiako gazteluan, “Micrometallica” izeneko gaur egungo eskulturen erakusketa. Prezioa: 9,5 euro.

Urruña aldizkarirako kolaborazioak

Urrunaga elkarteak oroitarazten digunez, azaroan plazaratuko duten Urruña aldizkariaren 7. zenbakirako kolaborazioak jasotzeko epea Bixintxo bestak pasata hetsiko da, hau da, irailaren bigarren astean.

Xerar Urrutiaren eleberria

Duela hilabete bat, Xerar Urrutia Jorajuria urruñar idazleak “Hilketak herrian” izeneko eleberri laburra plazaratu zuen Angeluko Zortziko argitaletxearen bitartez, eta jadanik arrakasta handiz saltzen ari da Euskal Herri osoan. Fikziozko liburu honen istorioak Urruñan gertatzen dira, bertan aipatzen diren leku-izenek ederki salatzen duten bezala. Xerar Urrutiak liburu berri hau Durangoko Liburu Azokan aurkeztuko du, eta baita, aurten azaroko 30ean, igandearekin,Urruñako plazan eginen den Loraldiberri Liburu Azokaren 4. edizioan ere.

Urruñarrak Pilota elkartearen denda

Urruñarrak Pilota elkarteak baditu hainbat produktu salgai elkartearen lokalean, horrez gain, Interneten, helloasso.com izeneko orrian ere erosten ahal dira. Hauek dira salgai dituzten materialak: atorrak, zakuak, kirol-galtzak, poloak, eskumuturrekoak, eskuetarako esparadrapoak… eta abar.

Herri kirol saioak

Agorrileko astelehenetan (21:00), herri kirolak izanen dira herriko pilota-plazan. Tradizioa eta kirola uztarturik.

Gora euskal pilota!

Asteazkenero, eta Urruñarrak Pilota elkarteak antolaturik, pilota partidak izanen dira herriko pilota-plazan. Tenorea: 10:30etatik goiti.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016