Herriz Herri - Aiziritze-Gamue-Zohazti (NB) | 2025eko Agorrilaren 07a

"Etxe goxoak" programaren estreinaldia Aiziritzen

Aiziritzeko estreinaldia uztailaren 26an
Aiziritzeko%20estreinaldia%20uztailaren%2026an

Bazen mugimendu Aiziritzen joan den ibiakoitzean, uztailaren 26an, "Etxe goxoak" deitu programaren estreina kari. Herriko Etxeak gomitaturik, 60 bat jende hurbildu diragoizeko 10:00etan, berrikitan arraberrituak izan diren 16 etxeen estreinatzeko. Herriko eta auzoetako ordezkariak hor ziren baita instituzioetakoak ere hala nola Renée Carrique (Euskal Elkargoa), Anne-Marie Bruthé eta Jean-Jacques Lasserre (Departamendua), Emilie Dutoya (Akitania Berria), Frédérique Espagnac, Denise Saint-Pé eta Max Brisson (Senatariak). Jean-Marie Girier prefetak eta Iñaki Echaniz diputatuak ezin jina jakinarazia zuten.

Chantal Erguy auzapezak, proiektuaren berri eman du. Herriko Etxea eta elizaren artean kokatua den auzo hortan, CNRO, bastimenduko erretreta kutxak 20 etxe eraiki zituen duela 50 urte, herriko eremuan“bail emphythéotique“ moduan. Herriak 2020an erosi zituen CNROri eta denen arraberritzea eta handitzea erabaki zuen.

Obrek bi urte iraun dute: lehen zatia 2023ko martxoan hasi zen 8 etxe osoki arraberrituz eta 2024ko ekainean bururatua izan zen. Deia hor bizi ziren 8 familiak etxe berrietan sartu ziren. Ondotik, bigarren zatiko lanak hasi ziren eta ekain huntan bururatu dira.

Orotarat, 16 etxe T2 heinekoak, T2 (3) eta T3 (13) bilakatu dira berri berriak eta modernizatuak. Herriak obra horiek estreinatu nahi izan ditu, 8 alokatzaile berriak sartu aitzin.

Chantal Erguyk zioen bezala, “Gure herri ttipian proiektu potolo hunek denbora anitz hartu dauku, buru hauste frangorekin eta gainera inbertsio larria izan da”.

Lehen zatian, herriak %40ko diru laguntza eskuratu du Estatutik (247.724€), Departamendutik (160.000€) eta Euskal Elkargotik (164.271€), kostu orokorra 1.494.920€ HT izan delarik.

Bigarren zatian, laguntzak %54rat iragan dira Eskualdearen laguntzari esker (91.088€); Estatuak (227.000€) segurtatu ditu, Departamenduak (160.000€) eta Euskal Elkargoak (165.458€). Kostu orokorra 1.188.223€-koa izan da.

Bururatzeko, Chantal Erguyk finantzatzaile, obralari eta proiektuan parte hartu duten laguntzaile guziak eskertu ditu. Hauek gabe, proiektu hau ez zela lurretik aterako azpimarratuz.

Estreinaldiaren ondotik, parte hartzaileek Gozo Gosek egin pintxo onak partekatu dituzte.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3798. zbk

Gure Hitza | 2025/08/07

Herriko bestak

Menane Oxandabaratz

Edozein izan adina, denek besta egitea gustukoa dugu. Umore onean, baso bat eskuan, mahai baten inguruan… hurbilekoekin biltzeko aitzakia ezin hobea. Udan iragaiten diren gertakariek, izan herriko bestak, kabalkadak edota pastorala bezalako ikuskizunek euskal komunitate baten partaide girela seinalatzen dute. Euskal kultura lehen lerroan jarria da. Uda betean girela herriko bestek funtzio hori bete behar lukete.

Urtean behin gazte komiteek antolatu bestetan euskal kultura tradizionala eta modernoa uztartzen dira. Proposatuak diren gertakarietan belaunaldi bakoitzak berea atzeman behar luke. Herriko besta batzuen egitaraua begiratzean ez naiz segur herritar guzientzat pentsatuak direla. Gainera herri horien artean lehia sortzen da, nork sartze gehiago egin,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016