Orotarik | 2025eko Azaroaren 27a

Kukumarro

Xarles Videgain

Bardozeko mintzatzeko manera (2/2)

(Joan den astekoaren segida)

Bardozen baizik ez dut entzun hegazti baten izena: mülüxuria. Diotenaren arabera, mülüxuri horren mugimenduetatik asma daiteke zer aro beharra izanen den, ekaitz ala denbora ona. Baina mülü honetan “mirua” ikusi behar da (latinetik milvus). Beste nehun ere ez da horrela deitzen eta Zuberoan latinezko “milvus” horren “m” soinua kendu dute eta ülhaintsa edo ilhaintxa hitza derabilate.

Bardozek hitzak badauzka Zuberoan erabiltzen direnak: eman dezagun artoaren gaineko partea ez dela ez “kapeta” ez “kukula: “thinia” deitzen dute Zuberoan bezala. Basakortea “lobioa” Amikuzen bezala, zalia gizkeia, eta basoa erran gabe, goalet batean edaten da. Gerezia frutaren ordez “xija” deitzen da.

Azkenik, Bardozek duen izen guziz berezia aipatuko dut. Euskal Herri osoan “eguzkia” deitzen da egunargiz argitzen duen hura edota “ekhia” Zuberoan eta Oztibarren. Bardozek ez ekhi ez eguzki, ez iguzki ez iruzki: Bardozek ekherri. Ekherri hortan agian ekhi eta ekhiaren herria, hots ekhiari buruz den lekua izan daiteke. Ez dakit.

Zernahi gisaz Bardozeko euskara aberatsagoa da nahiz bardoztar anitz trufatzen diren Bardozeko mintzatzeko maneraz. Lehen “hibrido” hitza nahitara eman dut ez baitut mando ez jenetre erran nahi. Jenetrea da erdaraz “bardot” deitzen dena eta bardoztarrek berek diote bardot horrek esplikatzen duela Bardoze izena. Ez naiz ados eta Bardozek ez du deus egitekorik bardot batekin, jenetre batekin ez eta mando batekin. Aitzitik zinez Bardozeko euskarak hartze du ikertua izatea. Euskararen eremuan duen tokiak gure interesa merezi du zeren Lapurdin izanik eta Aturriko hegitik ez urrun, nolazpait Amikuzeko eta Zuberoako adar bezalako eremua dela ikusten baita. Orenak enregistratu ditut Bardozeko euskaraz (eta gaskoinez). Denbora frango eman nuen Bardozeko euskara ematen zuten jendea atzemaiteko. Guziz elkarrizketa aberatsa eskaini zidaten bardoztarrek. Agian badaude oraino Bardozeko moldean mintzo direnak. Ala beste behin aipatu dudan “extinction study” (iraungitze, hiltze) sailean sartu behar ote da Bardozeko altxorra?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/11/27

Haziak mintzo

Ziburuko San Mixel eskolako CM1 mailako ikasle elebidunak

Haziak%20mintzo

Goiz polita azaroaren 7an Miarritzen

Gure gelak laborantza herrikoiaren azokara bisita egin zuen. Lurrama deitzen da.

Lehenik gure irakasleak azaldu zigun zer irudikatzen zuen azoka honek. Ulertu dugu lurra zaindu behar dugula elikatzen eta babesten gaituelako. Horretarako kontent ginen joatea.

Azokan, animalia asko ikusi genituen. Hasieran ahuntzak jetzi eta animaliak ferekatugenituen. Ondotik elikadurari buruzko tailerra egin genuen eta ulertu dugu garrantzitsua dela jaten duguna zaintzea eta hurbileko produktuak erostea.

Egia erran mahai-jokoen tailerra egitea ere asko maite genuen. Baina gehien maitatu genuena astoarekin egindako ibilaldia izan zen. Denok irriz ari ginen.

Azkenik, eskolara itzultzean, autobusean...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/11/27

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa
Piarres%20Larzabal%20kolegioa

Kirol egokitua bosgarreneko ikasleendako

Aurten, Piarres Larzabal kolegioko 5.eko ikasleek kirol egokituari buruzko aste berezia ukan dute.

Aste hau Gipuzkoako kirol egokituko federazioarekin batera eramana izan da.

Aste honen helburua izan da inklusioa sustatzea, ikasleen enpatia lantzea eta desgaitasunei buruzko estereotipoak apurtzea.

Hala nola, urriaren 6an, astelehenez, 2 gelek Gipuzkoako federazioko bi langilerekin sentsibilizazio saioa ukan dute, non desgaitasun ezberdinak ezagutu eta bizitu dituzten.

Ondotik, urriaren 7tik 10era, astean zehar, gela bakoitzak 2 oreneko praktika saioa ukan du, non kirol aktibitateak desgaitasun batekin bizitu dituzten.

Ikasleak sentsibilizatzeko medio bikaina izan da.

5.eko ikasleak loriatu dira jolastuz eta gozatuz dinamikoki.

Ea ekimen horiei esker, desgaitasunari begira beste begi kolpe bat duten orain...

...

Irakurri segida

3811. zbk

Azalekoa | 2025/11/27

Etorkizuna eraikitzen

A.E.

Etorkizuna%20eraikitzen

Human’ISA XXVI proiektu solidarioa abian da jadaneko. Angeluko ISABTP ingeniari eskolako ikasleak Rwandara abiatuko dira 2026an, eskola gune baten eraikitzera. Bizitza markatuko dien proiektu huntaz mintzatu zauzkigu Paul Foresti eta Justine Pouyaut elkarteko ko-lehendakariak.

Proiektu solidario baten hastapenak

Proiektua lehen aldikoz 2005ean burutu zen, 2004an gogoetatzen hasirik. André Joie ISABTP eskola sortu zenetik irakasle egona da, eta Human’ISAren bultzatzailea ere da. Izan ere, 2004an, ikasketak baliozkotzeko xedez, proiektu arrunta urte bukaerarako bideratzea baino, proiektu solidarioa eraikitzea proposatu zieten ikasleei, nazioarteko mailan. 2005eko promozioak zuen lehen aldikoz proiektua gauzatu Senegalen. Geroztik proiektuak urtero egin dira, 2006an salbu. Orotara 20 proiektu egin dira mundu osoan zehar, besteak beste Afrikan, hego Amerikan, Asian edota Frantzian (Covid garaian). Mota guzietako eraikinak sortu dituzte, haietan eskolak eta kolegioak, kirol zentro bat, medikuntza zentroak,… herriaren beharren arabera.

Prozesu luzea izanez, ISABTP eskolako 4. urte erdian diren ikasleei Human’ISA proiektuan parte hartzea proposatua zaie. Hortik, urte bat eta erdiko lanketa hasten dute, lehenik elkartearen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016