Gure Hitza | 2025eko Abenduaren 04a

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen arabera, 150.115 presuna beren herritik ihes joan ziren 1936 eta 1939 bitartean. Batzuk luzaz ezin izan ziren itzuli; besteak aldiz sekula ez. Jakina da iheslari zonbait erailak izan zirela, frantziar poliziak Espainiakoaren eskuetan eman ondoan; hala nola Lluis Companys Kataluniako aitzindari ohia. Ipar Euskal Herriak ere jasan ditu frankismoaren ondorioak: mugen hesteak, zapalkuntza latzari ihes etorri familia gaixoen harrera hemengo bizitegietan. Franco hil-eta, atzerrian itxura pollita emaiteko, demokrazia faltsua sortu zen, bainan armadaren, poliziaren eta auzitegien jokamoldeak batere ez ziren aldatu. Funtsean, hil aitzin erregetza ezarria zuen eta Juan Carlos Borboikoa errege izendatua.

Dena den, 1936ko Francoren altxamendu militarrari buruzko arrazoiak eta gertakari ilunak ezagunak dira, historiagile leialei esker. Behar-beharrezkoa da gaurko gazte guziak gauza horietaz argitzea, buruan hartu dezaten ez girela gisa bereko zerbaiten arriskutik kanpo. Oroit gira 1981eko otsailaren 23an, Francok begiak hetsi-eta sei urte gabe, Antonio Tejero Guardia zibilaren buruak eta Jaime Milans del Bosch armadako arduradun batek estatu kolpe entsegua egin zutela, espainiar deputatuen ganbaran tiroka sartuz. Epaile frankistek zigor arinekin libro utzi zituzten. Iduri du horiek oro aspaldiko istorioak direla, bainan nola ez ikus indartzen ari den Vox Francoren oinordeko alderdia, egun batez boterea hartzeko asmotan? Eta nola ez ikus, ahalge izpirik gabe euskal hiriburuetako karriketara beren leloen oihukatzera Espainiatik frango usu datozen falangista zahareta gazteak? Ongi litzateke jendeek begiak idekitzea, zinezko lanjeren neurtzea eta hurrengo hauteskundetan behar bezala bozkatzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016