Hegoaldean | 2025eko Abenduaren 04a
Alemaniako Lehendakaria Gernikan
I.M.
Alemaniako Errepublika Federaleko Lehendakaria Frank-Walter Steinmeierrek Alemaniak “erantzukizun historikoa” duela aitortu zuen Gernikan joan den astean. Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak 1937ko apirilaren 26an egin zituzten bonbardaketako biktimei “elkartasuna” adierazi zien. Bonbardaketatik bizirik atera ziren 95 urteko Crucita Etxabe eta Mari Carmen Agirrerekin bildu eta, biktimen omenaldian parte hartu zuen Gernikako hilerrian. Han, lore sorta emanik makurtu zen, biktimak ohoratuz. Espainiako Erregea Felipe Borboikoa ere zeremonian zen. Aitor Esteban Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakariak espainiar Estatuak eta erregeak “barkamena” eskatu behar dutela salatu zuen. Bere aldetik, EH Bilduk ekitaldian parte hartzea errefusatu zuen. Espainiako Erregearen eta Steinmeierren presentziaren salatzeko elkarretaratzea izan zen Gernikako karriketan. Banderoletan irakur zitekeen “Francoren oinordeko eta faxisten sinbolo” eta “NATOren eta Israelgo estatuaren defenditzailea”.











