Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Eguberriko merkatua - Itsas'Rock gaualdia

Eguberriko merkatua

Arrokagarai ikastolak bere Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an, igandez, Sanoki gelan. Bertan, saltzaile desberdinen ekoizpen edo produktu pollitak aurkitzen ahalko dira: eskuz eginiko ekoizpenak, liburuak, edergailuak, kosmetiko naturalak, kandelak, eztia, fruitu pastak,… mota guzitako produktuak aurkitzen ahalko dira, hurbileko guziak gastatu ahal izateko! Animazioak izanen dira egun osoan.

Huna egitaraua: (10:00-12:00) Athaitze taldeko dantzariek, haurrei orrazkerak proposatuko dizkiete, (11:00) Irri Fitness, (12:00) aperitifa, Itsasun Kantuz taldeak alaiturik. Arratsaldean, mutxikoak ezagutzeko parada izanen da, Dantzaluz elkartearekin partaidetzan antolatuko den iniziazio tailerrean. Deneri idekia eta dohainik izanen da. Hitzordua emana da 15:00etan, umore eta giro goxoan, dantzak ikasteko. Ondotik, (16:00), denak dantzara ateratzen ahalko dira. Gomita beroena luzatua da guzieri.

Tokian berean izanen da egun osoan jateko eta edateko behar den guzia.

Itsas'Rock gaualdia

Gaualdi hau iraganen da abenduaren 13an, larunbatez, Sanoki gelan (20:30), The Stampers eta DJ Michel taldeak animaturik.

Sartzea: 12€ - 10€ (Itsas'Rock kideentzat).

Dress Code: Chic and choc.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016