Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Abenduaren 04a
Loteria - Ipuinak eta irakurraldiak - Ikuskizunak
Loteria
Ziburun, elkartasun kateak irauten du! Abenduaren 6an, larunbatarekin (18:00), loteria izanen da Hego Lapurdiko Kiwanis elkartearen eskutik, Parrokiako gelan. Ekitaldi horrek elkartasun eta mobilizazio hamabostaldia hetsiko du. Zatozte saldoan!
Ipuinak eta irakurraldiak
Abenduaren 6an (9:30), “Itzala & Argia” ezagutza saioa izanen da mediatekan. Pijamaz beztiturik edo guziz iratzarririk, begiak zabal-zabal ireki: ohiz kanpoko liburuak, gardentasun jokoak, siluetak agerian eta argi dirdirak… Liburua egiazko antzoki ttipia bihurtzen da!
Arratsaldean berriz (15:00), irakurraldi kontatua izanen da Maddi Zubeldiarekin, pilota plazan. Ttipi-ttipiendako une goxo-goxoa euskarazko gazteendako liburu baten inguruan. Ipuinak, jolas-kantak eta irriak izanen dira!
Bi hitzordu horiek 4 urtetik goitiko haurrei zuzenduak dira. Izenak aitzinetik eman behar dira.
Ikuskizunak
Abenduan lau ikuskizun izanen dira familian loriatzeko, Guy Poulou erabilera anitzeko gelan:
Abenduaren 5a, ostirala, “Le faiseur d’ombres” (itzal sortzailea). Ikusmen-ipuina eta txotxongilo argitsuak: itzala eta argiaren arteko abentura poetikoa.
Abenduaren 9a, asteartea, “UP!”. Zentzumen-bidaia ttipi-ttipientzat, 6 hilabetetik goiti, dena ekai, soinu eta eztitasunez.
Abenduaren 12a, ostirala, “Ne m’attends pas” (ez egon nire zain). Txotxongiloak eta irudi bizidunak, absentzia, ametsak eta berrosaketari buruzko alegia samur baterako.
Abenduaren 18a, osteguna, “Ombromanie (Itzalmania)”. Itzal ballet hipnotikoa, Philippe Beau itzala eta argiaren maisuaren eskutik.
Tokiak atxikitzeko eta xehetasunentzat: billetterie-ciboure.mapado.com.











