Herriz Herri - Domintxaine-Berroeta (Z) | 2025eko Abenduaren 04a
"Lau, teilatu gainean" antzerkia Domintxinen
Kitzikazank elkarteak antolaturik, "Lau, teilatu gainean" antzerkiaren ikusteko parada emana zauku Amikuzen, abenduaren 13an, ibiakoitzez (18:00), Domintxineko gelan.
Ortzaizeko 4 emazte gaztek antzeztuko dute Arantxa Hirigoienek idatzi eta taularatu antzerkia.Lau emaztek, konfinamendu garaian, arrats guziz elgar atzematen dute. Solasetik-solasera, ametsetan hasiko dira...










