Herriz Herri - Bardoze (L) | 2025eko Abenduaren 04a
Eguberriko merkatua
Eskola publikoko Ikasleen burasoen elkarteak Eguberriko merkatua antolatzen du abenduaren 7an (10:00), ezkerparetan. Erakusketari anitz izanen dira, bitxiak, herriko produktuak edota jokoak saltzeko, besteak beste. Jateko, burasoek egindako bixkotxak eta matahamiak salgai izanen dira.
Egunean zehar, haurrek haien aurpegiak makillatzeko eta kalexa itzuliak egiteko parada ukanen dute.
Egun horren irabaziek proiektu pedagogikoak diruztatuko dituzte urtean zehar.










