Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Abenduaren 04a
Kontzertua - “Perkainen haritik” - Bonnat-Helleu museoaren inaugurazioa
Kontzertua
Abenduaren 6an (12:00), IbonrgetaGarazi Navasek Bernat Etxepareren olerkien interpretazio musikatua zuzenean emanen dute, “Iaquin vahu” deiturikoa. Euskal Museoak etaBiltxoko elkarteak antolatua, hitzordua Biltxokon emana da, prezio librean.
“Perkainen haritik”
Abenduaren 11n (18:00), Mikel Erramousperen “Perkainen haritik” bigarren bideo dokumentala ikusteko aukera izanen da, Euskal Museoan. Banka, Aldude eta Urepeleko pilotaren historiaz ariko da (1830-1914).
Bonnat-Helleu museoaren inaugurazioa
Bonnat-Helleu museoaren inaugurazioa joan den astean iragan da, azaroaren 26an. Arraberritze eta modernizazio obra luzeen ondotik, museoa berriz ideki da azaroaren 27an. Bertan izan ziren bertzeak bertze Rachida Dati kultur ministroa, Geneviève Darrieussecq defentsa ministro ohia, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseiluko presidentea, Colette Capdevielle eta Peio Dufau Pirinio Atlantikoetako diputatuak, Jean-Marie Girier prefeta, Ibone Bengoetxea Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura sailburua eta lehendakariordea eta Miren Arzallus Bilboko Guggenheimeko zuzendaria.
Azpimarratzekoa da Peio Dufau diputatuak Rachida Dati kultur ministroari “Linguae Vasconum Primitiae” liburuaren edizio bat eskaini ziola. Jestu sinboliko baten gisa, edizio hau eman zion jatorrizkoaren behin betiko itzulketaren truke. Huna diputatuak sare sozialetan agertu duena: “Lana, gaur egun denbora mugatu batez Euskal Museoan ikusgai dagoena, urtarrilaren 11n BNFera itzuli behar da. Horregatik, eskaera argia berresten dugu: munduan bakarra den dokumentu hau bere lurralde legitimoari itzuli behar zaio, Euskal Herriari.
Euskal Herritik, gure kulturaren oinarriak zaintzeko borondatea adierazten dugu: euskara jalgi hadi plazara, mundura, dantzara!”











