Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Gasnak sariztatuak - Mus

Suitzan iragan den Munduko Gasna Saria
Suitzan%20iragan%20den%20Munduko%20Gasna%20Saria

Gasnak sariztatuak

Duela 42 urte gure herrian plantatu Onetik esnetegiak, 2022an Aldudeko gasnategiaren kudeaketa beregain hartu zuen, Etxaldia izenarekin. Urtero Munduko Gasna Saria (World Cheese Awards) iragaiten da. Mundu guzitik etorri milaka gasna-egile enpresa lehiatzen dira.

Aldude Etxaldia esnetegian egina den camembert gisako gasnak bigarren saria eskuratu du, garaipen ederra. Onetik-ek ere medaila andana irabazi du, horietan bigarren postuan behi/ardi gasna nahasiarena. Mundu osoko gasnak epaituak direlarik, bada harro izaitekoa, gure xoko huntan janari onak egiten direla ikustea. Ez ahantz gasna onarekin arno ona behar dela!

Mus

Ganixtarrak klikak abenduaren 7an (14:00), igandearekin, Mindegia gelan (ezkerpareta ondoan) mus lehiaketa antolatzen du. Pertsona bakoitzak 12€ eman beharko ditu. Lehen saria 400€koa da, bigarrena 200€. Jatekoa eta edatekoa segurtatua izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016