Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Abenduaren 04a

Eskubaloia - Pilota

Kanbo/Irisarriko Nazional 3ko taldea
Kanbo/Irisarriko%20Nazional%203ko%20taldea

Eskubaloia

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Union Béarnaise-i, 30-27.

Pré-régionale mailan, bigarren taldeak irabazi dio Sarari, 37-30.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Hendaian, 48-27.

Gizonetan, Excellence régionale mailan, bigarren taldeak galdu du Eysines-en, 23-25.

Heldu diren larunbat eta igandeko partidak

Gizonetan, Nazional 3 mailan, irisartarrak joanen dira Pessac-era (21:00).

Excellence régionale mailan, bigarren taldeak errezebituko du Agen (19:00).

Hirugarren taldeak errezebituko du Donapaleu (21:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek errezebituko dute Pessac (17:00).

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri joanen da Urruñara (19:00).

Bigarren taldea ere ariko da Urruñan, igandean (14:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Asson igandean (16:00).


Pilota

Esku-huska

Aitzineko partidak irabazirik, bigarren mailako Julien Etchegaray eta Paolo Bidartek final-laurdenak jokatu dituzte joan den ibiakoitzean, Armendaritzeko trinketean. Aldi huntan, Zaharrer Segiko Gachen-Esain zituzten parean eta gureek 40-33 irabazi dute. Aitortu behar da ez dela goi mailako haitada izan, anitz huts, bainan Julien eta Paolok dute finalerdia jokatuko Amikuzeko Aguerre-Amuleten aitzinean. Partida, abenduaren 6 edo 7an Garindaineko trinketean jokatuko da.

Palantxa

Iparraldeko pilota batzordearen gerizapean, lehiaketan parte hartzen dute Irisartarrak pilota elkarteko neskek. Pilota betean, A mailan, 6 pare xitoetarik lehen mailaraino eta B mailan, 3 pare xitoetan eta ttarroetan! Deneri bide on!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016