Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Eguberriko merkatua - Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziora

Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziorako tokiko kontseilua (Arg: Hendaiako Herriko Etxea)
Segurtasunerako%20eta%20delinkuentziaren%20prebentziorako%20tokiko%20kontseilua%20(Arg:%20Hendaiako%20Herriko%20Etxea)

Eguberriko merkatua

Edizio berri honek sortzaile, eskulangile eta ekoizle ugari bilduko ditu, eta asteburu osoan zehar beren antzea partekatuko dute. Apaingarriak, gozokiak, ehun-sorkuntzak, pieza paregabeak edo opari ideiak: bakoitzak bere inspirazioa aurkituko du. Hitzordua abenduaren 6 eta 7an emana da, Gaztelu Aretoan.

Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziora

Segurtasunerako eta delinkuentziaren prebentziorako tokiko kontseilua azaroaren 25ean bildu zen, lurraldeko segurtasun eta prebentzio erronken inguruan mobilizatuak diren erakunde, elkarte, hezkuntza eta profesional partaide guziekin.

Bilkura horri esker, urte osoan zehar eremu hauetan egin diren lanen berri eman ahal izan da: familia barneko bortizkerien aurkako borroka, adikzio jokabideen prebentzioa, diskriminazioen kontrako borroka, prekarietate egoeran diren publikoentzako laguntza eta lasaitasun publikoa eta bitartekaritza.

Sentsibilizazio ekintzak, entzuteko eta laguntzeko dispositiboak, eskoletako esku-hartzeak, hurbileko permanentziak, eta zerbitzuen arteko lankidetzak izan dira solasen ardatz nagusiak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016