Han eta Hemen | 2025eko Abenduaren 04a

Durangoko azokaren 60. edizioa

Aurtengo edizioan parte hartuko duten Ipar Euskal Herriko egituren ordezkariak
Aurtengo%20edizioan%20parte%20hartuko%20duten%20Ipar%20Euskal%20Herriko%20egituren%20ordezkariak

Durangoko azoka urtero ospatzen den euskal liburu eta disko azoka da. Euskaraz eta euskal munduaz zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmenta da. Azokaren helburu nagusia bertako kultur sorkuntzarentzat erakusleihoa eskaintzea da. Aurten 60. edizioa ospatuko da, abenduaren 5etik 8ra.

Aurtengo edizioa

Landako Gunean 175 partaideren artean banatu 285 erakusmahai izanen dira. Orotara, 1.026 kultur berrikuntza eskainiko dira, eta horien artean 694 liburu, 163 musika ekoizpen, 30 aldizkari eta 139 bestelako lan -fanzineak, audio-liburuak, podcastak eta abar- aurkituko dira. Horrez gain, lan berriak aurkezteko 273 ekitaldi antolatu dira.

Urteurrena kari, aurtengo edizioan bi gune berri aurkitzen ahalko dira, Berbagailua (Podcasten Plaza) eta Atartea (Arte Ederren Plaza).

Urtero bezala, egitarau aberatsa proposatuko da, besteak beste bideopodcast, liburu aurkezpen, dokumental, erakusketa, film emanaldi, kontzertu, tailer eta topaketekin.

Ipar Euskal Herritik

2006an abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal Kultur Erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko egituren hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da Durangoko azoka.

Euskal Kultur Erakundeak, 17 egitura edota artista-talde lagunduko ditu parte hartzen: argitaletxeak (Gatuzain, Herrima, Ikas, Maiatz, Zortziko, Euskaltzaleen Biltzarra eta Elkar), diskoetxe edo musika elkarteak (Maider, Usopop diskoak, Xutik, Maita Kultura, Elkor, Saroia eta Herri Urrats elkartea) baita bestelakoak (Seaska, Ekialdeko Estudioa eta Giltzaera).

Ipar Euskal Herriko15 artisten edo egituren lanakaurkeztuak izanen dira azokaren gune ezberdinetan, horien artean Ibawa kolektiboaren“Gaua”dantza emanaldia.

Orotara, euskarazko 60 berritasun plazaratuko dira, horietan 43 liburu, 14 disko eta 3 bestelako ekoizpen (literatura aldizkari, egutegi, bideo joko).

Informazio praktikoak

Bisitariei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie, abenduaren 6tik 8ra autobus zerbitzua plantan emanen da, Iurretako autopista irteerako parkinetatik Landakora.

Palestinak bizi duen genozidioa salatzeko, abenduaren 7an geldialdia eginen da eta elkarretaratze kulturala iraganen da Landako Plazan (14:00).

Bestalde, "Euskaraz bizitzeko, euskararen errepublika" lelopean, abenduaren 6an (13:00) manifestazio nazionala eginen da Durangon, Euskal Herrian Euskaraz-ek deiturik.

Durangoko azokaren egitaraua www.durangokoazoka.eus webgunean atzeman daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/12/04

Ipar Euskal Herriko gasnak munduko txapelketan sariztatuak

Etxaldia gasnategiko ekoizleak
Etxaldia%20gasnategiko%20ekoizleak

2025eko World Cheese Awards lehiaketa, azaroaren 13tik 15era Bernan (Suitza) iragan da. Aldude ibarreko Etxaldia gasnategiaren lore-krematsu gasna munduko txapeldunorde izendatua izan da, 46 herritatik etorritako 5.244 gasnen aitzinetik. Ezagutza bikaina Aldudeko ibarraren bihotzean bost gasna egile artisauk soilik ekoitzitako gasnarendako.

Irakurri segida

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016