Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Abenduaren 04a

Teleton asteburu huntan Amikuzen - Euskarazko solasaldia - "Rural" dokumentala

Teleton%20asteburu%20huntan%20Amikuzen%20-%20Euskarazko%20solasaldia%20-%20%20Rural%20dokumentala

Teleton asteburu huntan Amikuzen

"Elgarrekin gauzak higiarazten ditugu" da aurtengo Teleton-aren lema. Joan den astean, Jean Errecart lizeoan, André Larralde zuzendariak eta Gratien Lelandais-ek harrera egin ondoan, Laurence Tiennot-Herment, Teletoneko lehendakariak hitza hartu du mugimendu horren historia kondatzeko. Abenduaren 5 eta 6an eginen den kanpainan parte hartzera deitu du.

Amikuzen hitzordu anitz proposatuak dira bi egun horietan. Gehienak Donapaleun egiten badira, inguruko herri batzuek ere parte hartuko dute. Arberatze, Arboti, Etxarri eta Domintxineko haurrek etxeen itzulia eginen dute ibiakoitzean eskaintzen biltzeko, Arrutan bixkotx saltzea eginen da egun guzian. Ibilaldi eta bizikleta lasterketak proposatuak dira ibiakoitz goizean (7:30),Airetik gelatik abiatuz. Arratsaldean animazio desberdinak proposatuak dira Airetik gelan, hala nola indar joko eta dantza. Arrastirian, Amikuzeko ikastolak taloak eskainiko ditu.

Eguna bururatzeko, kantaldia proposatua da ibiakoitz arratsean (20:30), Donapaleuko zinegelan. Kriolinak eta Otxalde taldeak entzuten ahalko dira.

Euskarazko solasaldia Donapaleun

Liburuak elkarteak antolaturik, euskarazko solasaldia ibiakoitz huntan, abenduaren 6an iraganen da Donapaleuko mediatekan (10:00). Solasaldia negu hastapen huntako gaien inguruan itzulikatuko da: Eguberriko merkatua, ganer hustea, kantaldiak, antzerkiak, dantza ikusgarriak...

Joan lasaiki, deneri idekia da.

"Rural" dokumentala Donapaleun

Duela zenbait urte, Edouard Bergeonek "Au nom de la terre" filma atera zuen eta arrakasta handia ukan zuen. Aldi huntan, Jerome Baylek, Okzitaniako laborari karismatikoaren bizitzan murgiltzen gaitu. Umore eta samurtasunez, gaur egungo Frantziako familia nekazaritzaren irudi sentikorra egiten du, bai eta laborantzaren iraunarazteko borrokan ari direnena ere. "Rural" deitzen den dokumentala Donapaleuko zineman proiektatua izanen da abenduaren 15ean astelehenez (20:30). Gaualdia, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen partaidetzarekin antolatua da. Edouard Bergeon bera hor izanen da publikoarekin solastatzeko.Filma aitzin, lekuko mozkinekin egin janari hotza eskainia izanen da (19:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016