Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Autobusa hartu! - Teletona abenduaren 5, 6, 7 eta 11n - Navidad Nuestra - Palestinaren alde - Hazparne-Azpeitia

Autobusa%20hartu!%20-%20Teletona%20abenduaren%205_%206_%207%20eta%2011n%20-%20Navidad%20Nuestra%20-%20Palestinaren%20alde%20-%20Hazparne-Azpeitia

Autobusa hartu!

Herriko Sozial Zentroak adinekoak lagundu nahi ditu autobusaren erabiltzen bakotxaren autonomia emendatzeko. Abenduaren 12an emaiten du hitzordua eskaintzaren ezagutzeko. Lehenik diren lineak ezagutu, tenoreak eta prezioak. Gero autobusa elgarrekin hartu eta arratsaldearen bukatzeko krakada goxoa egin. Hitzordua Elgar Zentroan emana da Emile Lavigne gelan (13:00). Parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 5erako berantenaz tokiak mugatuak baitira. Telefonoa hau da: 05-59-70-29-07.

Teletona abenduaren 5, 6, 7 eta 11n

Elkarteak eta eskolak mobilizatzen dira aurten ere orain denek ezagutzen duten asteburu hortan. Ostiralean eskoletako haurrak ibiliko dira karriketan Euskal Herriko Semeak batasunaren motoek lagundurik. Larunbatean Zarean, Jauzika, Talo kofradia, Eclosion dantza eskola, Idiak Peňa, suhiltzaileak... elkarteek ekintza bereziak apailatuko dituzte eliza saihetsean edo Harana plazan. Bestalde egun osoan ball-trapa eta bazkaria egin daitezke Entsenian Haitzaldea batasunarekin. Igandean (9:30) Armand David lizeoan, Urtxintxak lasterketa apailatuko du. Izena han berean emaiten da.

Berantago Beti Gaztek ere bere parte hartzea izanen du bazkari baten karietara, abenduaren 11n. Tokiak atxiki aitzinetik...

Navidad Nuestra

Hego Amerikako kantu eta musikak entzungai izanen dira abenduaren 5ean (20:00) eliza nagusian. Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoak du gaualdi hori eskainiko. Abesbatzaburua Philippe Mendes da. Flauta, gitarra... eta Gorka Robles bakarlaria ere entzunen da. Kitorik da 22 urtez petikoentzat.

Palestinaren alde

Abenduaren 11n (19:00) Elizaberriko Etxeberria ostatuan, Palestinaren aldeko gaua iraganen da: 15 eurotan afaria eta La Fabrique Affamée antzerki taldeak sortu “Un café en Palestine” antzerkia. Hau Gazako olerkari batzuen obretarik abiatuz egina da. Etekinak haien alde joanen dira.

Tokiak mugatuak izanki aitzinetik atxikitzea hobe da: 05-64-72-15-87.

Hazparne-Azpeitia

Bi herrien arteko lotura atxikitzen duen elkarteak urteko biltzar nagusia eginen du abenduaren 12an (19:00), Behaska gelan. Egin eta eginen direnak aipatuko dira. Bulegoaren erreberritzearekin bururatuko da bilkura. Ondotik tokiko janari eta edari goxoen inguruan egoiteko parada emana da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016