Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025eko Abenduaren 04a
Urtats gaueko afaria, Gozategia ostatuan - Larunbat arratsaldean Xilaba bertso txapelketa
Urtats gaueko afaria, Gozategia ostatuan
Gozategia ostatua kudeatzen duen Jerome Alfarok jakinarazten du Urtats gauean afaria proposatzen duela (19:00), deneri irekia, 60€-tan arnoa eta alkoholaz kanpo: sartzea, Calvados edaria 2 platen artetik, plater nagusia, orotariko gasnak, deserta eta gauerditan baso bat xanpaina.
Tokiak mugatuak izanez, hobe haatik aitzinetik erreserbatzea, abenduaren 20a aitzin (05-59-25-03-88 edo 06-18-40-53-55).
Larunbat arratsaldean Xilaba bertso txapelketa
Bertsolaritza maite dutenentzat, hutsegin behar ez den hitzordua dugu, larunbat arratsaldean (17:00) Aiherrako Denen Etxean iraganen dena.
Xilaba Iparraldeko bertso txapelketa duela 4 aste hasirik, asteburuz asteburu Bidarten, Domintxainen, Ainhoan eta Ligin gaindi lehen faseko saioak eskainirik, bigarren fasera hupatu zauku orain, eta Aiherrakoa izanen da bigarren fase huntako lehena. Ondokoak Muskildin eta Hiriburun iragan beharrak dira.
Larunbateko saioari dagokionez, Maddi Ane Txoperenak (Bidarteko saioan atera lehenak) parte hartuko du Aiherran, saihetsean izanen ditu Maddalen Arzallus Ligiko saioan igandean sailkatu lehena eta Irati Alcantarilla, Karlos Aizpurua, Josu Txoperena eta Patxi Iriart. Txapelketa hunek duen arrakasta ikusiz, hobe aitzinetik txartelak erreserbatzea edo hartzea bertsosarrerak.eus webgunetik edo saioa aitzin lekuan berean (16:00).
Saioaren ondotik eta arratsaldearen ongi bururatzeko, Beltzuntze elkarteak ostatua atxikiko du eta Arberoan Zehar elkarteak taloak salduko ditu. Ongi etorri deneri!










