Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Abenduaren 04a

Feria ondo - Abenduaren 5a

Feria ondo

Santa Katalinako feriak iragan dira giro onean. Ibiakoitzean mugimendu handia, zaldi anitz jalgi da bai eta ere jendea, prezioak apalago izanagatik tratu anitz egin da. Aroa ederra izanez, jendea goxoki egon da. Igande goizean euria, baina goiz erditako aterturik, behor handien lehiaketa ateriz iragan da, zinez ederra baitzen, 43 jalgi dira, bistan dena nehor ez dela enoatu.

Feriak, elgarretaratze baliosak daude, laborari mundua atxikia egoiten da, bai elgar ikusteko, baita ere grinetarik doi bat baztertzeko. Lehen bildotsak saldu baitira iri hortan, eta jaz baino prezio hobean, bazaukaten aipaldi eta denbora berean esperantza prezioak atxikiko duela. Agian bai.

Abenduaren 5a

Egun hori da Aljeriako gerlan parte hartu dutenen oroit eguna, aurten Irisarrin eginen dena, usaiako bost herriak hor bilduko dira: Mehaine, Armendaritze, Iholdi, Landibarre, Heleta. Eguna hasiko da mezarekin (11:00), ondotik oroitarrien aitzinean bildutasunezko otoitz eta kantuak. Bururatzeko Franxua Erramundebehere han bizia galdu duenaren hilobi aitzinean.

Herrietako arduradunen izenak emaitea galdatua da, Art’Zain ostatuan bazkarian parte hartu nahi dute guziei.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016