Herriz Herri - Bokale (L) | 2025eko Abenduaren 04a

Bokale Bizi

Heldu den urteko herriko bozei begira, “Vivons Boucau – Bokale Bizi” kolektiboak bere burua aurkeztu du “desmartxa kolektibo, humano eta lurraldean errotua” gisa, eta adierazi du ekimena “hiria maite duten eta gauzak aldatzeko ordua dela” uste duten herritarrengandik sortua dela. Taldeak azpimarratu du “kolektiboaren indarrean” sinesten duela eta politika “guztion ongiaren zerbitzura jartzen denean emantzipazio-palanka” bihur daitekeela.

Ekimenaren arabera, parte-hartzea eta horizontaltasuna dira oinarrizko ardatzak: “estatus garrantzitsu bakarra hiritarrarena da”, eta kide guziek “beste edozeinen pisu bera” dutela nabarmendu dute. Horregatik, “kanpainako denboraren jabe” izatea eta herritarrekin batera programa kolektiboa lantzea erabaki dute, “HITZA HITZ” printzipioa gidari harturik.

Taldeak kezka agertu du Bokale “hemeki-hemeki lokartzen” ari dela eta “herri lotegi” bilakatzeko arriskua dagoela iritzita. Horri erantzuteko, bokaletarren beharrak eta itxaropenak jasotzeko “hiritar karabana” abiatuko dute, auzoz auzo elkarrizketarako gune dinamiko gisa. Mugimenduaren helburua da Bokalek “oldar berri bat, harrotasuna eta bizi berria” ukaitea, eta hori “bokaletarrekin eta bokaletarrentzat” eraikitzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3812. zbk

Gure Hitza | 2025/12/04

Franco hil zen bainan…

Jean-Louis Harignordoquy

Azken aste hauetan, Hego Euskal Herrian ukan du aipaldi 1975eko azaroan azken hatsa eman zuen Francisco Franco diktadoreak. Zendu baino zonbait aste lehenago Txiki eta Otaegi euskaldunak eta FRAP-eko hiru gudari tiroz hilaraziak zituen. Denbora haiek bizi ukan zituztenen lekukotasunek frogatzen dute infernutik jalgitzeko zer itxaropena zeukaten jakitean Franco hilda zegoela. Alabainan, Francoren garaian ez zen askatasun izpirik, aitzitik giza eskubideen aldekoak tratu txarrez eta presondegiz sariztatuak. Espainiar komunikabideek zabaldu diktadorearen pentsaera baizik ez zen baimendua, alderdi politikoak eta gaztelera ez ziren hizkuntzak debekatuak, gure ikurrina barne. Beldur ikaragarria nagusitu zen jendartean.

Haatik, Frantziako hedabideek deus guti derasate auzo erresumak berrogei urtez pairatuez: ehun milaka jenderen erailtzeez, atxilotze basatiez, tortura orokortuaz… Horrez gain, ordu hartako Eusko Jaurlaritzaren konduen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016