Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2025eko Abenduaren 04a
Lizaga gaztelua - Eguberriko merkatua
Lizaga gaztelua
Mediateka bilakatuko den Lizagako gazteluaren estreina abenduaren 13an, larunbatarekin iraganen da. Egitarauan: hitzordua Plaza Berrin (14:30), Lizagara desfilatzeko. Ikusgarri batek gunea inauguratuko du. Mediatekaren bisita eginen da ondotik. Denei idekia den ekitaldia da hau. Bisitarako, izenak aitzinetik eman behar dira: saintpierredirube.fr. Eguraldi txarra baldin bada, desfilea eta ikusgarria anulatuko dira.
Eguberriko merkatua
Eguberriko herriko merkatu ospetsua abenduaren 7an (9:30-17:30) itzuliko da La Perle gelara. Egitarauan: artisau eta sortzaileen mahainak, tailerrak, jan eta edatekoa, ikusgarriak, kantuak, makillajeak,…











